Teknologia albisteak

Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak behar ditu Emunek

EMUN KOOP.E.
2010-03-29 : 12:03

EMUN KOOP. E.k, lan munduan euskararen normalizazioan diharduen enpresak, langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko hauek behar ditu: Euskara planak garatzeko hizkuntza teknikariak

Publizitatea

Hizkuntza asertibitatea eta euskararen normalizazioa

lantalan
2010-03-27 : 11:03

Juanjo Ruiz, Emuneko teknikariak, azken hiru asteetan artikulu sorta bat argitara eman du lantalan blogean. Gaia: hizkuntza asertibitatea eta euskararen normalizazioa.

2

Rith 'Korrika' gaelikoan parte hartuko du AEK-k bihartik aurrera

AEKren Komunikazio Bulegoa
2010-03-08 : 18:03

AEK eta KORRIKAren arduradunak Dublinen izango dira aste honetan, bihar Belfasten hasiko den Rith 2010 ekitaldian. Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean. Gaelikoaren aldeko ekimen hau lehenengo aldiz egingo da aurten, urtero martxoan ospatzen den Gaelikoaren Astearen baitan, baina hemendik aurrera bi urterik behin antolatzeko asmoa azaldu dute eragileek.

2

Suzedido batzuk 21. mende honetakoak

garaigoikoa
2010-03-04 : 10:03

EHUk hilero Campusa aldizkaria argitara ematen du. Eta hilero Kike Amonarrizek artikulua idazten du bertan. 2009ko urrikoan honako artikulu hau eman zuen argitara: Suzedidos Baskos.

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu dituzte

Udaltop topaketak
2010-02-22 : 16:02

Otsailaren 19a, goizeko 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu dituzte. Prentsaurrekoan Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria eta Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara zinegotzia izan dira.

Eroskik Consumer Corpusaren eskaintza egin dio Euskaltzaindiari

Elhuyar Fundazioa
2010-01-24 : 10:01

Consumer aldizkariaren 12 urteetan argitaratutako testuetan oinarritutako corpusa sarean jarri dute. Lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskara, katalana, galiziera eta gaztelania. Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dute corpusa Eroskirentzat.

1

Zein faktorek dute eragina gazteen hizkuntz-erabileran?

Soziolinguistika Klusterra
2010-01-21 : 10:01

Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa azterketa proiektuaren emaitzak aurketzu dituzte. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.

1

"Hori lortuz gero"/"Hori lortzekotan" 2tzuL blogean

EIZIE
2010-01-11 : 10:01

Gauza bera adierazten ote da «lortuz gero» esatean eta «lortzekotan» esatean? Baldintzazko bi egitura horiek baliokideak direlako ustea aski zabaldurik dago, nonbait, edo zabaldurik egon da, behintzat. Bi egituren arteko aldea erakusteko, hain zuzen ere, artikulu mamitsua idatzi du Fernando Reyk EIZIEren 2tzuL blogean.

1

Iparraldeko ahozko memoria: Amikuzeko adibidea

Jakes Larre - Euskal kultur erakundea
2010-01-03 : 11:01

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko euskarazko lekukotasun bilketa Nafarroa Behereko Amikuze lurraldean hasi zen 2007an. Hor, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Grabaketa horien bideo-zatiak eta horiei lotu argazkiak eta xehetasunak sarean kontsultagarri dira, www.eleketa.com helbidean. Adibidea: Michel Mendibil - "Sinesmenak"

2

Soziolinguistika domestikorako gida (guztiz osatugabea)

Garaigoikoa
2009-12-20 : 11:12

Aspaldion erabili zuen batek soziolinguistika domestikoa izena. Eta horri tiraka, soziolinguistikaren irakaspenak sozializatzeko saioa egin dut azken hilabeteotan Garaigoikoa blogean

Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua

Eleka Ingeniairtza Linguisitkoa, S.L. ; Ainhoa Salegi
2009-12-16 : 09:12

Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldi nagusia izango da astelehenean Artiumen

Ziurtagiriaren Elkartea
2009-12-13 : 09:12

Ziurtagiriaren Elkarteak urteko ekitaldi nagusia ospatuko du abenduaren 14an, 19:00etan hasita Gasteizko Artium museoan. Aurten gainera, Bai Euskarari Ziurtagiriaren ospakizuna “Kuadrillaz kuadrilla euskaraz”, Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz Arabako kuadrilletan aurrera eramandako ekimenaren amaierako saioa ere izango da.

3

Hika erabiltzeko metodologia proposamena kalean dago

Maramara Taldea
2009-12-05 : 12:12

Ritxi Lizartzak "Mintza hadi, lagun!" eskuliburua aurkeztu zuen ostegunean Donostian. Hika erabiltzeko metodologia propioa proposatu du, Euskaltzaindiaren arauetan oinarrituta, arautu gabeko hainbat alderditan kasuistika aztertu eta sistamatizatu ondoren. Ikuspuntu praktikotik egina dagoenez, atal bakoitzean ariketa ugari aurkituko ditu irakurle-ikasleak. Gaurtik aurrera, Durangon salgai egongo da eskuliburua, Maramara Taldearen erakusmahaian, eta egileak igandean aurkeztuko du, 13:00etan.

10

Euskararen Eguna: Mintzodromoa jarriko da Boulevardean

Mikel Etxebeste Mendarte. Donostiako Euskararen Udal Patronatua
2009-11-30 : 15:11

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3: Euskara Hitzez Hitz. Ahoz Aho. Mintzodromoa jarriko da Boulevardean, 400 hiritarrek euskaraz hitz egin dezaten

Euskararen Nazioarteko Eguna: aurten 60 urte

Eusko Ikaskuntza
2009-11-24 : 17:11

1949tik Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak Kukuxumusurekin bat egin du, sare sozialetan euskara erabiltzera bultzatuz, abenduaren 3ko festa ospatzeko. Kukuxumusu markak egun horretarako kamiseta bat diseinatu du, www.eusko-ikaskuntza.org/ene/ blogean ekarpenak uzten dituzten parte-hartzaileen artean banatuko dena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››