Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maiatzak 7 eta 8rako, Mendebalde Kultura Alkarteak XIV. jardunaldiak antolatu ditu Bilbon

Mendebalde Kultura Alkartea
2010-05-04 12:05
Hizlariak

Hizlariak

Ondorengo jaun eta andreak izango dira bertan hizlari: Joseba Zulaika, Aitor eta Pedro Zuberogoitia, Iñaki Gaminde, Jose Joaquin Gallastegi, Jose Angel Irigarai, Manu Aurrekoetxea, Goizalde Landabaso, Asier Larrinaga eta Naroa Iturri, bakoitzak aurretiaz jorraturiko alorrak jende aurrean aurkeztuko dituztelarik.

Euskerazaleak taldeari egingo zaio omenaldia, gorazarrea Anjel Larreak egingo duelarik.

Hona egitarau osoa (pdf)

Izen-ematea

Izena emateko, nahikoa da kontaktuan jartzea telefono (94 402 80 84 / 639873082) zein e-postaz eta ostean, BBK 2095-0000-70-902270776-0 kontuan dagokion diru-sarrera (10€ ikasleak eta 30€ gainerakoak) egitea.

EHUko Irakasle Eskoletako ikasleentzat aukera askeko kreditu baten balioa izango dute jardunaldiok.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu