Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskararenganako atxikimendua, ikasle atzerritar baten inkesta

Alisa Cherkakova-ren izenean
2010-04-06 14:04

Errusiar-amerikar ikasle den Alisa Cherkakovak euskararen inguruko proiektua egiten dabil: zapalduak izan diren hizkuntzetako hiztunek hizkuntzarekin duten atxikimendua ikertzen dabil eta euskaldunen kasua aztertuko du beste batzuen artean.

Inkesta anonimo bat eskegi du interneten eta ahalik eta erantzun gehien jaso nahi ditu; beraz, gonbidapena egiten dizue inkesta erantzuten anima zaitezten eta eskertuko lizueke senitarteko, lagun, lankide eta abarren artean honen berri zabaltzea. Denetariko iritziak interesatzen zaizkio.

Inkesta leku honetan topatuko duzue: http://bit.ly/9aFbK3

Eskerrik asko Alisaren izenean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu