Teknologia albisteak
1

Kalinpan, freskagarri berria Bermeon

Erabiltzailearen aurpegia
Mayi Etxebarria eta Ainara Ibañez, Geurien be baiko teknikariak, Elhuyar Aholkularitza
2010-05-25 : 17:05

Kirolean gabiltzala nekatu egiten gara, izerditu, batzuetan lehertu. Baina horrek guztiak konponbidea dauka orain, izan ere, Bermeok freskagarri berria dauka, KALINPAN izenekoa. Edari isotoniko honek egarria asetzen du, haren burbuilek indarra bikoiztu, kontzentrazioa zorroztu eta aurrera egiteko gogoa sortzen dute. Baina KALINPAN edaria baino gehiago da…

Geurien be bai egitasmoaren barruan, 2007ko amaieran, kirol arloan indarrak jartzeko beharra sumatu genuen. Hori dela eta, Bermeoko Euskera Sailak Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, ekimen txiki batzuk bideratu zituen urte hartan: hainbat monitorerekin hitz egin, sentsibilizazio-ekintza batzuk martxan jarri…
Iaz, euskararen egoera hobeto ezagutzeko asmoz, kirol-arloko euskararen diagnostikoa osatu genuen kiroldegian jasotako datuekin (monitoreek eta erabiltzaileek emandakoak) eta kirol-elkarteetako kideek emandako informazio eta iritziekin. Azterlanarekin batera, hurrengo urteetan egingo ditugun ekintzak ere diseinatu genituen. Izan ere, beharrezkoa ikusten dugu arlo horretan eragitea euskara gehiago erabili nahi badugu.

KALINPANek lan horretan lagunduko digu. KALINPAN maskotak Bermeoko kirol-taldeek antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartuko du eta berak gogoraraziko digu kirola euskaraz ere egin dezakegula eta kirolarekin euskaraz goza dezakegula nekerik eta izerdirik gabe.


Kalinpanek, dagoeneko, hainbat lagun ditu:
· Urdaibai arraun elkartea
· Xixili gimnasia taldea
· Taraska atletismo taldea
· Sollube 707 mendi taldea
· Izaro-sub taldea
· Artza pilota elkartea
· Txirrindularitza taldea
· Bermeoko ehiza, arrantza eta tiro elkartea
· Urdaiboxing elkartea
· Izortz Zabala, arraunlaria
· Bingen Arostegi, futbol entrenatzailea
· Joseba Kerejeta, urpeko arrantzalea
· Alejandra Ispizua, gimnasta
· Izaskun Mugika, eskubaloi jokalaria


2010eko Arrain azoka
Aurten ere, Arrain Azokaren eguna aprobetxatuz, Geurien be bai egitasmoaren aitorpen-ekitaldia egin dugu. Maitzaren 21ean izan da, eguerdiko 13:30ean Nestor Basterretxea Kultur-aretoan. KALINPAN ere bertan izan dugu guztion egarria asetzen.

Geurien be bai ekitaldian elkartu dira euskara bultzatzeko hitzarmena sinatu duten eragile guztiak:

Elkarteak eta txokoak:
Orain arte hainbat elkartek eta txokok sinatu dute hitzarmena. Horietako batzuk 2004. urtetik ari dira euskararen aldeko konpromisoak hartzen, beste batzuek, kirol-elkarte batzuek esate baterako, iaz sinatu zuten lehendabiziko aldiz hitzarmena eta aurten ere, kirol esparruko hitzarmenkide berriak dauzkagu.
Hauexek dira Geurien be bai hitzarmena sinatu duten elkarte eta txokoak:
· Adiskide txokoa
· Alkartasuna dantza taldea
· Artza pilota elkartea
· Arraun elkartea
· Barrueta
· Batun batun
· Bermeoko abesbatza
· Bermeoko futbol taldea
· Bermoko irrintzilariak
· Berton
· Besalde
· Ehiza, arrantza eta tiro elkartea
· Erroxape
· Euskeraz berbetan
· Haitz Nagusije
· Itsuki irratia
· Izaro abesbatza
· Izaro Sub taldea
· Kankinkabara txistulari taldea
· Kilin Kolan txokoa
· MB 2000
· Takon txokoa
· Taraska atletismo taldea
· Txirrindulari taldea
· Urdaiboxing elkartea
· Xixili gimnasia taldea
· Sollube 707

Enpresak eta sindikatuak:
Geurien be bai egitasmoaren hasierako urteetan Bermeoko zenbait enpresa gogor hasi ziren euskararen alde lanean baina, azkeneko urteetan, hainbat arrazoi direla medio, haien euskararen aldeko konpromisoak behera egin du. Hala ere, Bermeoko zenbait enpresek euskara euren eguneroko lanean txertatzeko esfortzua egiten dabiltza. Aurten, honako hauek hartu dituzte euskararen aldeko konpromisoak:
· Bankoa
· BBK
· Bermeoko kafe antzokia
· Busturialdeko hitza
· ELA
· LAB
· Euskadiko Kutxa
· Serrats
· Tiki-taka
· Zallo

Merkatariak:
Aspalditik sektore honek herriko paisaia linguistikoa euskaldundu du: dendetako izenak, zabalik/itxita, ordutegiak, beherapenetako kartelak... Hori dela-eta, iaz 40 merkataritza-establezimenduk ere aitorpena jaso zuten. Establezimendu hauek guztiek euskararen alde lanean jarraituko dute hemendik aurrera ere:
· Aintzane loradenda
· Amaia Zubiaga ileapaindegia
· Anaiak harategia
· Arantza San Pedro
· Argi
· Ariana lentzeria
· ATMA
· Barren mertzeria
· Baserri harategia
· Bastarre abereen klinika
· Batun-batun
· Belalamera bitxitegia
· Bermeo inmobiliaria
· Geuzetxuek
· Goiara
· Itugar oinetakoak
· Izarzugaza harategia
· Jostorratza
· Karinkara
· Kikuke
· Komolamo
· Landabaso harategia
· Aintzane liburudenda
· Lorak loradenda
· Lukander
· Luma liburudenda
· Maritere arrandegia
· Miss TPT’s bitxiak
· Mosolo
· Toba frutadenda
· Tonini
· Txalintxu
· Uranga okindegia
· Uranga okindegia il-forno
· Urresti keramikak
· Zi or bitxitegia
· Zubigane

Turismo-eragileak:
Bermeon turismoak duen garrantziaz ohartuta, aurten, turismo kalitate-ziurtagiria duten eragileengana jo dugu. Izan ere, turismo kalitate-ziurtagirian jasotzen da enpresek bi hizkuntzetan eskaini behar dutela zerbitzua. Hortaz, eragile hauei ere hitzarmenaren berri eman diegu, euskaraz lan egiteko behar duten laguntza guztia jaso dezaten. Hemendik aurrera, enpresa eta ostatu hauek izango ditugu bidelagun:
· Aldatseta ostatua
· Artza Jatetxea
· Atuntxo
· Almikeko eta Mañuko aterpetxeak
· Arrizurieta landetxea
· Hegaluze bidaiak
· Kasa Barri Nekazalturismoa

Guztira, 2010ean, 82 eragilek hartu dituzte euskara bultzatzeko konpromisoak. Batzuek konpromiso xumeak, beste batzuek konpromiso handiagoak, baina guzti-guztiak garrantzitsuak euskararen erabileran aurrera egiteko.

Ziur gaude guztion elkarlanari esker, aurtengo fruituak oparoak izango direla!

Erantzunak

Kalinpan
2010-05-25 : 18:28

Hona hemen Kalinpanen irudia eta ekitaldiko argazkia



Argazkiak.org | Kalinpan © cc-by-sa: ainarai



Argazkiak.org | Geurien be bai 2010 © cc-by-sa: ainarai


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago