Teknologia albisteak
1

Balenciaga ez ei da Balentziaga

Erabiltzailearen aurpegia
Inaki Irazabalbeitia
2011-05-20 : 13:05

Aurreko jaieko egunkarietan Balenciaga Museoaren zuzendari-posturako lan-eskaintza leitu nuen.

Gaztelania, frantsesa eta ingelesa ezinbestekoak dira; euskara, ordea meritu.

Neronek lan-eskaintzak irakurtzeko ohitura daukat eta Balenciaga Museoak publikatutakoa leitzeari ekin nion. Lan-postua bete nahi duen pertsonaren profilean hainbat eskakizun egiten ziren eta horien artean hizkuntzak jakiteari buruzkoak. Gaztelania, frantsesa eta ingelesa ezinbestekoak dira; euskara, ordea meritu.

Beste behin euskara bigarren mailako, non eta Getarian, non eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta beste euskal erakunde publiko batzuk parte diren eta finantzatzen duten kultur ekimen batean.

Hitzetik errealitatera dagoen lubakiaren beste etsenplu tamalgarria, beste behin. Letra gehiago ez du gastatuko, merezi al du?

Erantzunak

Laino
2011-05-20 : 18:55

Hemengo hizkuntza eta hiztunak baztertuta berriro?



Noski, kolonizatutako edozein herritan bezala.

Erantzun

Sartu