Eibarko Eta kitto! euskara elkarteak antolatuta, hizkuntzaren transmisioaren inguruko mintegi interesgarria izango da Eibarren maiatzaren 25ean. Oraindik ere izena emateko aukera zabalik dago, maiatzaren 20a arte eta kitto! Euskara Elkartean (943 200 918). Prezioa 20 euro, bazkaria barne.
Maiatzaren 25erako euskeraren transmisioaren inguruko mintegia antolatu du eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzarekin. Egun osoko jardunaldia izango da (goizez 08.45etatik 13.30etara eta arratsaldez 15.00etatik 17.30etara Portalea kultura etxean.
Udaletako euskara teknikariei, euskara elkarteetako kideei, irakasleei eta aisialdi taldeetako ordezkariei zuzenduta dago bereziki.
Mintegian euskararen transmisioak duen garrantzia azalduko dute eta, horretarako, hainbat erakundetako ordezkariak zein esparru horretan beharrean diharduten aditu eta teknikariak gonbidatu dituzte, bakoitzak bere esparrukoen inguruko azalpenak eman ditzan.
Egitaraua:
Erantzun
Sartu