Teknologia albisteak

Badator V. ttiklik GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa

2017-09-17 : 10:53

Aurten ere martxan da GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketa (0-100... urte). Haurrekin lanketa egiteko aukera paregabea duzue hemen. Gurasoekiko harremanak, gutunak idaztea, sentimenduen lanketa, istripuen eta doluaren gaia... ideia batzuk botatze aldera ;) Haurrekin ez ezik zuek ere animatu idaztera. Atera barruko sentimenduak eta jarri idatzita. Badakit ez dela erraza, baina barruak askatzeko erabat baliagarria bai.

Publizitatea

22 ikastaro prestatu ditu UEUk udazkeneko eskaintzan

2017-09-14 : 09:13

Adingabeak eta Internet, Prozedura feministak… 22 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan on-line, Eibar, Iruñean eta Azpeitian. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake.

«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2017-09-09 : 11:35

«#ESikasten: gaztelaniara itzultzen; gaztelaniaz idazten» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Idoia Santamaría irakaslearekin. Donostian egingo dugu, Euskaltzaindiaren egoitzan, 2017ko irailaren 27an eta 28an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Guztira 8 ordu izango ditu (4 orduko 2 saio).

12

Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: emaitzak iruditan eta labur

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-05 : 13:28

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

Zinema euskaraz, zinema katalanez

2017-08-31 : 08:08

1999. urtean egin zuten Katalunian "Manifestua, filmak katalanera bikoiztearen eta azpititulatzearen alde". Ehunka elkartek sinatu zuten, eta egunkarietan argitaratu zen, handi-handian. Ordutik hona, erakundeak eta herri mugimendua elkarlanean aritu dira, katalanezko zinema bultzatzeko. Euskal Herrian askoz atzeratuago gaude honetan ere. Film gutxi euskaraz, askotan oharkabean pasatzen zaizkigu, eta ordutegiak ez dira hoberenak izaten.

6

Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbaz jarriko ditugu udagoienean!

Erabiltzailearen aurpegia
2017-08-27 : 10:21

Irailaren 19an 19:00etan 72 Ordu Euskaraz proiektua aurkeztuko dugu Müllerenean. Euskal Herriko hainbat txokotan euskaldunak aktibatzeko antolatu diren prozesuetan inspiratuta, Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbaz eta entzuten jarriko ditugu udagoienean. Proiektuan parte hartzeko 16 urtetik gorakoa izan behar da eta Deustualdean lan egin, bizi edo ikasi. Bi eratan parte har liteke: Ahobizi (euskara ulertzen duen guztiori euskaraz berba egingo duena eta ezezagunekin lehen berba beti euskaraz egingo duena) eta Belarriprest (euskara dakienari zuri euskaraz egitera gonbidatzen duzu eta euskaraz egin nahi duenari euskaraz egiten laguntzen diozu). Izen-ematea irailean zabalduko da.

Euskarazko haur eskolak Iruñeko auzo guztietan

2017-08-22 : 08:31

Bi urte hauetan argi gelditu da herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela. Hizkuntz ereduari dagokionez, ez da erraza haur eskoletako matrikulazio datuak interpretatzea, eskaintzak guztiz baldintzatzen duelako eskaera. Hala ere, datu batzuk azpimarra daitezke.

Bilboko Euskara Saria 2017: Uriola.eus

Sustatu
2017-08-21 : 11:41

Bilboko Aste Nagusiko ostegunean, abuztuaren 24an, arratsaldeko 17:00ean, Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsak Euskara Saria emango du. Aurtengo sariduna URIOLA izango da.

1

Osakidetzaren informazio guneetan, udan, "en castellano por favo"

2017-07-22 : 10:36

Osakidetza ez dago burutik sano, udaran Zarauzko osasun etxeko informazio gunean lan egiteko, euskaraz ez dakiten langileak kontratatu ditu. Osasun etxean euskaraz lan egin eta bizi nahi dugu, gure eskubidea da!

Inkesta soziolinguistikoak, etorkin uholdeak…

2017-07-20 : 09:35

Asteotan ari zaizkigu zatika ematen 2016ko VI. Inkesta Soziolinguistikoaren (IS) eta Euskararen Kale Erabileraren VII. Neurketaren emaitzak. Uztailaren 20 eta 21ean aurkeztuko dira osoago Donostian Udako Ikastaroetan. 2012ko antzeko garaiak gogoratuz, zenbait ohar egin nahi ditut azterketotako datuak interpretatzen lagundu liezaguketenak.

18

"Has Gasteizen" euskaraz, Geu Gasteiz elkartearen kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-17 : 14:16

Gasteizen euskaraz bizitzeko ametsari jarraiki jaio zen GEU elkartea duela 25 urte. Bide horretan urrats berriak egiteko, bidelagun nahi zaitugu. Bide berri bati elkarrekin ekiteko gonbita luzatzen dizuegu. Has gaitezen elkarrekin euskaraz bizitzen!! Has Gasteizen euskaraz! Zatoz GEUrekin! Egin zaitez GEUkide! Has Gasteizen euskara bizitzen!

Irati Iciar (UEU): “Pertsonen arteko elkarrekintza da Udako Ikastaroen ezaugarri nagusia”

Sustatu
2017-07-18 : 11:24

45. ekitaldia izan dute aurtengoan UEUren Udako Ikastaroek. 35 ikastaro izan dira uztailean, Iruñean, Baionan eta Eibarren banatuta. Partaidetza handia eta elkarlanerako aukerak azpimarratu dituzte antolatzaileek. Izan ere, horixe zen aurtengo leloa, "Elkar Ekin". Horretaz gain, UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroen alderdi informal edo ludikoa ere azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, "alde informal hori ere oso garrantzitsua delako. Pertsonen arteko elkarrekintza hori. Nire ustez hori da Udako Ikastaroen ezaugarri nagusia". Ikastaroen arduradun den Irati Iciarrek egin du ikastaroen laburpena (elkarrizketa eta bideoa).

Iruñeko Udaleko langile euskaldunak, alboratuta

2017-07-18 : 09:55

Iruñeko Udalak lan deialdi askotan zerrendak osatu ditu modu bitxi batean: Prestakuntzarako zerbitzu berezietarako zerrendetan (nolabait, barneko zerrendetan) euskara ez du baloratu eta kanpoko jendeaz osatutako zerrendetarako bai. Gero, lanpostuak aldi baterako betetzeko, barneko zerrenda horrek dauka lehentasuna. Helegite baten aurrean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2017ko ekainaren 7an ontzat eman du praktika hori. Zuzenbideko lizentziadunen zerrenden kasua zen aztertutako auzia.

Euskara: baliatu beharreko aldagaia

2017-07-14 : 10:59

Ekimen enpresarial bat garatzen ari den lagun bat beste proiektu batean murgiltzekotan da. Esperientzia duen arren, azken hilabeteotan hainbat formazio saio jaso du zenbait aholkularitza eta erakunderen aldetik, negozioa sortzeko garaian kontuan izan beharreko aholkuak eta gomendioak jaso dituelarik. Enpresa sortzeko garatu beharreko ideia, ekiteko eta sortzeko gaitasunak, proiektuaren izaera, merkatuaren azterketa, bideragarritasuna, legezko baldintzak... Kudeaketa arrakastatsurako oinarrizko printzipioak ere aztertu ditu, antolakuntzari, estrategiari eta plangintzari dagozkionak, komunikaziokoak eta pertsonen garapenari buruzkoak. Zerrenda luze horretan hizkuntzek zein leku duten edo izan beharko luketen galdetu nion,  horietan guztietan hizkuntzek nabarmen eragiten baitute eta, horrenbestez, kudeatu beharrekoak iruditzen baitzaizkit.

20

Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketa 2016, emaitza guztiak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-13 : 10:44

Atal honetan aurkezten dira Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren 2016ko emaitza nagusiak. Kale-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Neurketaren I. edizioa 1989an egin zen, eta azkena, VII.a, 2016an burutu da. Euskal Herri osoko 144 udalerri neurtu dira, eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 solaskideren informazioa bildu da. Jasotako datuen bolumen handi horrek bermatzen ditu fidagarritasun estatistikorako baldintzak. Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilera % 12,6koa da. Joera desberdinak sumatzen dira herrialdearen arabera: Bizkaia (% 8,8), Gipuzkoa (% 31,1) eta Ipar Euskal Herrian (%5,3) euskararen erabilera txikitu egin da; Araba (% 4,6) eta Nafarroako kaleetan (% 6,7), aldiz, aurreko neurketetan baino euskara gehiago entzun da. Hiztunak zenbat eta gazteago izan, orduan eta gehiago erabiltzen dute euskara.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››