Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lagunekin euskara erabiltzeak behera egin du EAEko 15-29 urteko gazteen artean

Lagunekin euskara erabiltzearen ohiturak beheranzko joera izaten jarraitzen du Euskadiko gazteen artean: lagunekin euskara batik bat edo bi hizkuntzak neurri berean erabiltzen dituzten Euskadiko gazteen ehunekoak 10 puntutik gorako jaitsiera metatua izan du 2004ko eta 2016ko ehunekoen artean (% 48,5etik % 38,1era). Lagunekin euskara erabiltzearen ohituraren beherakada Euskadiko hiru lurraldeetan gertatu da, baina bereziki nabarmena izan da Bizkaian. Hain zuzen ere, lagunekin daudenean euskaraz batik bat edo euskaraz zein gaztelaniaz hitz egiten duten gazte euskaldunen ehunekoa % 43,9tik (2004) % 27,1era (2016) jaitsi da.

Guztia irakurri (azkuefundazioarenegunkaria.eus) »»

Txioak (11)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu