Teknologia albisteak

Helduak doan euskalduntzeko proposamena aurkeztu du Kontseiluak sektorearen babes handiarekin

Erabiltzailearen aurpegia
2017-07-06 : 08:08

Kontseiluaren baitan biltzen den helduen euskalduntze eta alfabetatzearen sektoreak Doakotasuneranzko bidean izeneko proposamena landu du. Elkarlanean oinarritutako proposamena da, izan ere, Kontseiluaren baitako eragileei (AEK, IKA, Maizpide eta Urrats eta Hitzez euskaltegiak), beste hainbat gehitu zaizkie. Guztion artean osatutako proposamena Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio. Aldarrikapen historikoa izan da Euskal Herrian euskara ikastea doakoa izatea. “Justiziazkoa delako. Izan ere, herri kohesionatua nahi badugu, herritar guztiei tresna guztiak eskaini behar zaizkie eta hor kokatu behar dugu berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea”, esan du Kontseiluko idazkari nagusiak, Paul Bilbaok. Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloan horretarako zein neurri behar diren jada zehaztuta dagoela gogora ekarri du, halaber, Bilbaok.

Guztia irakurri (kontseilua.eus) »»

Txioak (0)

Erantzun

Sartu