Teknologia albisteak
14

Euskararen erabilerak beherantz jarraitzen du Gernika-Lumon

Erabiltzailearen aurpegia
2017-06-17 : 09:52

Soziolinguistika Klusterrak 2016an Gernika-Lumon egindako euskararen erabileraren kale-neurketaren emaitzak ezagutarazi dituzte aste honetan. Jakitera eman dutenez, azken bost urteetan euskararen erabilera %3 jaitsi da herrian, eta azken urteotako joera kezkagarritzat jo dute. Neurtutako elkarrizketen %49,4 izan da euskaraz; 2011n, aldiz, euskararen erabilera %52an zegoen, eta 2006an, %57,3an. Beraz, urteen poderioz beherantz egin du euskararen erabilerak Gernika-Lumon. Haurren artean jaitsiera hori oraindik eta handiagoa da, 14 puntu jaitsi baita 2001etik 2016ra bitartean. 

Guztia irakurri (busturialdea.hitza.eus) »»

Txioak (14)

Erantzun

Sartu