Aragoiko Gobernuak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez (jatorrizkoa gaztelaniaz), Aragoiko Pirinioetako 160 hirumilakoen izendegi ofiziala berrezarri du. Azken urteotako mapa eta argitalpenetan izan diren eraldaketak, asmakizunak, birrizendapenak eta desitxuratzeak zuzendu nahi izan ditu lan toponimiko honekin. Horrela, azken hamarkadetan sortu diren hamaika izen gaitzetsi dituzte eta aragoierazko jatorrizko toponimia berreskuratu nahi izan dute, gailurren toponimoen ofizialtasuna ezarriz (orain arte, gailur gehienek ez zuten izen ofizialik). Mendi-izen asko eskalatzaileen izenekin zeuden birrizendatuta, edo frantsesezko izenetik abiatuta birrizendatu ziren, edo jatorrizko toponimia aragoiarra desitxuratuta azaltzen zen argitalpen askotan. Oraingo lan toponimiko sakon honen ondorioz, aragoierazko toponimoak berreskuratu nahi izan dira eta azkenaldiko nahas-mahasa argitzen saiatu dira. Esate baterako, azken urteotako mapetan Aneto, Monte Perdido, Soum de Ramond edo Pico de Russell izan direnak, hemendik aurrera Tuca d'Aneto, Punta de Treserols/Monte Perdido, Pico d’Añisclo eta Tuca d’el Cap de la Vall izango dira.
Pirinioetako izen ofizialak aragoieraz. Tuca d'Aneto tontor handiaren izena izanen da, ez Pico de #Aneto #toponimia ow.ly/GfWJ30cuBER
@jklakasta Aste beltza #toponimia frantsesarentzat. Munduko auzo ederrenaren #Txantrea izena galduta, Aragoiko Piri… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzun
Sartu