Teknologia albisteak
12

"Hiztun berriak euskarara gerturatzeko gakoak", mintegiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia
2017-05-25 : 09:20

Euskararen Transmisioari buruzko VII. Mintegia izan dugu aste honetan Eibarren. Kronikatxoa egin dugu Ahotsak.eus webgunean. Gozamena da euskarara gerturatzeko giltzetako bat. Plazera, ondo pasatzea. Ilusioa. Horixe da herenegun Eibarko Portalea kultur etxean ateratako ondorioetako bat. Eta Kitto euskara elkarteak antolatutako mintegian euskararen transmisioarekin arduratuta gauden hainbat lagun bildu ginen, urtero legez. Aurten hiztun berriak izan dira hizpide nagusia. Izan ere, EAEn 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %50 baino gehiago euskal hiztun berriak dira (VI. Inkesta soziolinguistikoa) eta migratzaileak ere urtetik urtera gehiago dira. Egitaraua oparoa eta interesgarria izan zen, hausnarketarako bide ugari eman zituena. Goizeko 09:00etan hasi eta bazkalordua bitarte, zazpi hizlarik hartu zuten hitza. Bi ikerketa soziolinguistikoz gainera, tokian tokiko bost esperientzia ezagutzeko aukera ere izan genuen: Soraluze, Lasarte-Oria, Tolosaldea, Agurain eta Tutera. Hemen entzundakoen laburpena. Xehetasun eta argazki gehiago, Eta Kitton. Hitzaldiak bideoz grabatu zituzten, eta online jarriko dituzte. 

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (12)

Erantzun

Sartu