Teknologia albisteak

Euskararen balorazioari ezin zaio tranparik egin, Arartekoaren arabera

2017-10-24 : 09:04

Euskararen balorazioak %3 izan behar badu, gainontzeko merezimenduekin eta probekin gehienez %97 lortu behar dela iritzi dio, ez gehiago. Euskararen eragina saihesteko trikimailuen garaia amaitu beharra dago. Azken batean, lan deialdietan, euskararen puntuazioen atzean hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak baitaude, eragile askok onartu nahi ez dituztenak.

Publizitatea

Lingua Navarrorum eta hizkuntzakeria (III)

2017-10-23 : 10:13
Hirugarren artikulu hau, aurreko biak bezalaxe, hizkuntzakeria izendatu dudan ideologiaren salaketa egiteko idatzi dut. Pentsaera suntsitzaile horren arabera, hizkuntza menderetzaileak hizkuntza menderatuak baino hobeak dira komunikaziorako, bizikidetzarako, gizartearen aurrerabiderako eta gizarte horretako kideen garapenerako. Eta hobeak direlako, gailendu egin behar dira hizkuntza ahulagoen gainetik eta bizkarretik. Horixe da hizkuntzakeriaren katixima. Azken hatsetara eraman nahi duen hizkuntza erasotzeko, hizkuntzakeriak erabiltzen duen  tresnarik suntsitzaileena ukazioa da. Ikus ditzagun, hizkuntzakeriak euskarari eraso egiteko erabiltzen dituen ukazioetatik, hiru:
12

Ibarretxe: "Ezinezkoa da lehendakaria izan eta euskara ez jakitea"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-20 : 18:56

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatu genuen maiatzean, ahotsak.eus proiekturako. Umetako eta gaztetako kontuak jasotzea zen helburua. Sustraietara joanda, politikaz haratago. Eta, bide batez, baita euskararekin daukan harremana ezagutzea ere. Ibarretxe euskaldun berria da, eta ahalegin handia egin du hizkuntza ohiturak aldatu, eta euskaraz bizitzeko. Besteak beste, euskara eta identitatea izan zituen hizpide. "Ba, nik esan nien, ezinezkoa zela Lehendakari izatea eta euskara ez jakitea".

 

Administrazio Auzitegiak kolpea Zizur Nagusiari

2017-10-13 : 14:33

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, UPNren errekurtsoari erantzuna ematean, bere ahalmenak gainditu ditu.

Bagera elkartea, 25 urte 25 bidelagun

Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika. 25  norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu urteurrenean, 25 urte 25 bidelagun. Lagun gaitzazu zerrenda hori osatzen!

«Munduari itzulia» itzulpen-bira, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

2017-09-30 : 12:40

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira, bihar baita, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu zuen irailaren bigarren hamabostaldian. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea zen, eta, parte hartzea, berriz, irekia.

"Arnasguneak eta udalerri euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak" azaroaren 22an Donostian

2017-09-28 : 12:39

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia elkarlanean antolatu dute UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak. Hainbat ikerlari eta espezialistaren ekarpenak kontuan hartu eta erronka nagusiei aurre egiteko moduak partekatuko dituzte bertan biltzen direnek.

Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta Elgoibarren

2017-09-28 : 08:43

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa prestatu dugu elkarlanean. Urriaren 4tik 28ra izango da. Hitzaldiak, elkarrizketak, rap musika, erreportajea eta bertso-bazkari literarioa antolatu ditugu.  

Osasunbidea: gardentasun falta erizaintzako zerrendetan

2017-09-27 : 12:12

Erizainen kontratazio zerrendak egiteko deialdia argitaratu berri da (2017-9-25eko NAO), eta hartan alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Euskararen balorazioari dagokionez, araudi indardunaren araberakoa izanen dela esaten da. Zenbat puntu dira zehazki? Nola daki parte-hartzaile batek euskararen ezagutza ongi baloratu zaiola, eta noiz jarri behar duen errekurtso bat, hala izan ez bada? Baina gai honetan Osasunbideak gardentasun faltarekin jokatzen du beti, deialdi guztietan. Euskara Osasunbidean: Ezin okerrago.

Hizkuntzen Europako Eguna da gaur

Sustatu
2017-09-26 : 10:32

Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001. urteaz geroztik Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen dugu urtero irailaren 26an (informazio guztia euskaraz ere badago Europar Kontseiluaren webgunean). Helburu nagusia da jendeari adieraztea zelako hizkuntza aniztasuna dagoen gure kontinentean eta zein aberasgarria den aniztasun hori guztiontzat. Hizkuntzak ikasteko eskaintza handitu nahi da, eleaniztasuna bultzatuz, eta Europako hiritar guztiek gutxienez 2 hizkuntza hitz egin ditzatela ziurtatu nahi da. Ospakizunaren inguruan hainbat ekitaldi eta lehiaketa ere antolatzen dira urtero. Aurtengoan, bideo labur-labur bat bidaltzea eskatzen dute gai honen inguruan: "[X hizkuntza] maite dut honengatik...". Parte hartzerik nahi?

24

318 liburu zahar digitalizaturik, euskaraz, edo euskarari buruz

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-25 : 08:44

Hilabete huntan, Bilketako katalogoa ehunka dokumentu numerikoz aberastu da, Baionako mediateka, Baionako euskal museoa, Paueko André Labarrère mediateka Bordeleko udalako mediatekaren arteko euskal funtsen numerizazio elkar adituari esker. 318 liburu zahar digitalizaturik, euskaraz, edo euskarari buruz. Baionako hiriak sorturik, Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da Bilketa ataria. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Hainbat herriko liburutegi eta mediateka, unibertsitate-liburutegi, dokumentazio zentro eta  funts pribatutako bildumetan (zerrenda) bilaketa egin daiteke atariari esker. BILKETAk liburutegi numerikoa badu, funts hauen aberastasunaren erakusleiho gisa, publikoari Euskal Herriko ondare idatzia eta ikonografikoa ezagutarazi nahi diona.

Arartekoaren gomendioa: Euskara, atzerriko hizkuntzen gainetik

2017-09-20 : 09:31

UPNko Gobernuari emandako gomendio berbera eman dio Nafarroako Arartekoak oraingo Gobernuari, 2017ko ekainaren 23an eta uda honetan: Oposizio-lehiaketetan eta lekualdatze lehiaketetan atzerriko hizkuntzak ez daitezela euskara baino gehiago baloratu.

Zein da euskararen egoera NUPen? [Bideoa]

Topatu.eus
2017-09-19 : 19:36

Munduari itzulia - Parte hartu!

2017-09-19 : 11:23

Nazioarteko Itzulpengintzaren Egunaren harira (irailak 30), aurten, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu du. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da, eta nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››