Nazioarteko Itzulpengintzaren Egunaren harira (irailak 30), aurten, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu du. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea da, eta nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.
Hala, bada, Anjel Lertxundiren esaldi bat itzultzea proposatzen dizuegu: «Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu». Berbelitzenak kontakizunetik hartua da esaldia.
Esan zure lagunei ere beren hizkuntzetara itzultzeko!
Idatzi zuen itzulpenak hemen. Paperezko argitalpenaren ale bat zozketatuko dugu parte-hartzaile guztion artean.
Itzulpen guztiak EIZIEren webgunean argitaratuko ditugu, Itzulpengintzaren Egunean (irailak 30). Parte hartzeko azken eguna: 2017ko irailaren 25a.
Erantzun
Sartu