Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarteak 25 urteko ibilbidea egin du. Urte horietan zehar bidelagun izan ditu hainbat pertsona, talde, esperientzia zein praktika. 25 norbanako, talde edo elkarteren aitortza egin nahi dugu urteurrenean, 25 urte 25 bidelagun. Lagun gaitzazu zerrenda hori osatzen!
Elkartearen 25. urteurrenaren ospakizunarekin batera, lan horietan aritu diren edo, egun, horretan jarraitzen duten, norbanako, talde edo ekimenak ekarri nahi ditugu gogora eta merezi duten aitortza egin. Arlo guztietara iritsi nahi dugu: lan mundua, osasuna, zerbitzuak, hezkuntza, elkarteak, hedabideak, kultura, aisialdia, familia, adiskideak, ...
Hala, azaroaren 18an egingo dugun ospakizun festan aukeratutako 25 aitortza horiei tokia egingo diegu.
Animatu eta egin zure proposamena hemen.
Erantzun
Sartu