Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak euskalgintza eta feminismoa uztartuko dituen zikloa prestatu dugu elkarlanean. Urriaren 4tik 28ra izango da. Hitzaldiak, elkarrizketak, rap musika, erreportajea eta bertso-bazkari literarioa antolatu ditugu.
Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta da zikloari jarri diogun izenburua, eta, besteak beste, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertuko dira. Finean, bi mugimenduak batera eta eskutik helduta plazaratzeko saiakera da prestatu dugun programa.
Urriko zikloa, urtero moduan, 2008an hil zen Gotzon Garate idazle eta euskaltzale elgoibartarraren oroimenez antolatu dugu, eta aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
Ikus dezagun euskalgintza eta feminismoa lotzeko prestatu dugun programa:
Urriak 4: Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna?
Uxue Alberdik Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du.
19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Urriak 18: Euskara generoaren ikuspegitik
Amelia Barquinen hitzaldia
19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Urriak 20: Rap ibiltaria: La Basu, Aneguria eta Raquel Coroma
19:30ean, Kultur Etxearen parean hasita.
Urriak 25: Izan daiteke euskaltzalea feminista izan gabe?
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
Ainhoa Mendibilek gidatutako elkarrizketa.
19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Urriak 27: Euskalgintza eta feminismoa, atzo eta gaur
Itziar Fernandez eta Ane Astiazaran
Erreportaje berezia, BARREN astekarian.
Urriak 28: Bertso-bazkari literarioa.
Gidaria: Danele Sarriugarte
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Nerea Ibartzabal
14:00etan, Txarriduna hoteleko hall-ean.
Prezioa: 20 € (15 € ikasleek eta langabetuek)
Izena emateko azken eguna: urriak 23. (Elgoibarko Izarran – 943 741 626)
Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea, Elgoibarko Udaleko Euskara Saila eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saila.
Laguntzaileak: Txarriduna hotela, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
Erantzun
Sartu