Euskararen balorazioak %3 izan behar badu, gainontzeko merezimenduekin eta probekin gehienez %97 lortu behar dela iritzi dio, ez gehiago. Euskararen eragina saihesteko trikimailuen garaia amaitu beharra dago. Azken batean, lan deialdietan, euskararen puntuazioen atzean hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak baitaude, eragile askok onartu nahi ez dituztenak.
Oraingoan Eguesibarko Udalak egin du: ordenantzen arabera, euskararen ezagutzari %3ko balorazioa eman behar zion lan deialdi batean (zerbitzu anitzetako peoi postua, 2017-6-20ko deialdia). Eta bai, euskararen ezagutzari esker %3ko puntuazioa lor zitekeen, baina euskararik tutik jakin gabe ere %100eko puntuazioa lor zitekeen deialdian, beste merezimendu batzuei esker.
Praktika hori ez du ontzat jo Arartekoak (Q17/539 espedientea), Euskararen Ordenantzaren eragina saihesteko modu bat delako. Euskararen balorazioak %3 izan behar badu, gainontzeko merezimenduekin eta probekin gehienez %97 lortu behar dela iritzi dio, ez gehiago.
Euskara gutxi baloratzen da Nafarroako Administrazioetan, eta baloratzen denean ere horrelako tranpak egiten zaizkio. Honelako trikimailuak egin dituzte, esaterako, Osasunbideak, Foruzaingoak, Nafarroako Parlamentuak, eta Iruñeko, Berriobeitiko, Erroibarko eta Zizur Nagusiko udalek... Zuzena ez bada ere, legearen ikuspuntutik zilegi da tranpa hori egitea euskararen baloraziorako araurik ez dagoen tokietan, baina dauden tokietan ez da zilegi, ezta legearen ikuspuntutik ere, Arartekoak gogorarazi duenez.
Eguesibarko Udalak aurrerantzean hori zuzenduko duela adierazi du. Ea Arartekoaren gomendioak beste Administrazioetan ere eragina duen.
Euskararen eragina saihesteko trikimailuen garaia amaitu beharra dago. Azken batean, lan deialdietan, euskararen puntuazioen atzean hiritar euskaldunon hizkuntz eskubideak baitaude, eragile askok onartu nahi ez dituztenak.
Erantzun
Sartu