
"Hizkuntzakeria" izendatu dugun sail honetako laugarren artikulu honek, aurreko guztiek bezalaxe, gure artean oso zabalduta daukagun ideologia hiltzaile eta erasotzaile bat salatzeko nahia du: hizkuntzakeriaren ideologia. Ideologia hori hizkuntza hegemonikoa auzoko dituen hizkuntza txikiak baino hobea den uste okerrean oinarritzen da.
Beharrezkoa ez dena desagertu egiten da. Darwinek ere hala frogatuta utzi zigun hautespen naturalaren teoriarekin. Euskararen bizi-indarra hiztunek euskara erabiltzeko duten behar sozio-funtzionalaren neurri berekoa da. Artikuluak hizkuntza biziberritzeko paradigma berria proposatzen du: Gurdiaren Paradigma. Paradigma horren arabera, hizkuntzaren gurdia mugiarazten duen indarra hiztunek hizkuntza hori komunikaziorako tresna gisa erabiltzeko duten behar naturalaren neurri berekoa da. Behar hori gabeko hizkuntzak, Darwinek iragarri bezala, galbidean dira.
Euskararen Herria kudeatzen duten hiru herri-erakundeek —Euskal Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak— non jarri behar dute hizkuntza politikaren ardatza?
Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean.
Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria.
Landareari lurrak bizi-indarra ematen dion bezalaxe, hiztunek ematen diote bizi-indarra hizkuntzari. Lurra nolakoa, halakoa izan ohi da landarea, indartsuagoa edo ahulagoa. Hiztunek ere eragin betea dute hizkuntzen indar edo ahulezian; hiztunak dira hizkuntzen funtsezko bizigaia. Landarea lurrean sustraituta bizi den bezalaxe, hizkuntzak hiztunengan bizi dira: hizkuntzek, bizirauteko, behar-beharrezkoak dituzte hiztunak, nahitaezko.
Berriki EGA azterketa (C1) egitera joandako ikasleen artean fortunatu naiz. Azterlekuaren atarian EGA azterketa egin zain zeudela, gehientsuenak, nire ingurumarian nituenak bai behintzat, elkarren artean gaztelaniaz ari ziren jo eta su. Azterketa egitera zetorren gazte batek ere horrela galdetu zion nire alboan zegoen mutil bati: «¿Es aquí donde se hace el examen de euskera?» eta egindako galderari erantzuteko, zalantza izan zuen mutilak erdaraz edo euskaraz ihardetsi, baina, azkenean, euskaraz erantzun zion, baietz, han zela.
Kataluniako Carme Junyet hizkuntzalariak Berria egunkarian esandakoak ni ere hausnarrean jarri nau: “Duela urte batzuk gertatu zen. Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. «Bai, noski!», erantzun zigun. «Katalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza»”.