Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibarretxe: "Ezinezkoa da lehendakaria izan eta euskara ez jakitea"

ahotsak.eus
2017-10-20 18:56

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatu genuen maiatzean, ahotsak.eus proiekturako. Umetako eta gaztetako kontuak jasotzea zen helburua. Sustraietara joanda, politikaz haratago. Eta, bide batez, baita euskararekin daukan harremana ezagutzea ere. Ibarretxe euskaldun berria da, eta ahalegin handia egin du hizkuntza ohiturak aldatu, eta euskaraz bizitzeko. Besteak beste, euskara eta identitatea izan zituen hizpide. "Ba, nik esan nien, ezinezkoa zela Lehendakari izatea eta euskara ez jakitea".

 

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (12)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu