Teknologia albisteak
18

Joxe Manuel Odriozola: Nora goaz euskalduntasun honekin? Inora ere ez.

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-21 : 21:45

Joxe Manuel Odriozolak Nora goaz euskalduntasun honekin? (Elkar) liburua kaleratu berri du. Hizkuntza, kultura, identitatea, nazioa, elebitasuna eta kultura-bitasuna, diglosia, ideología, hegemonía, folklorizazioa… hainbat kontzeptu jorratzen ditu Odriozolak, hango eta hemengo autoreen aipuetan oinarrituta, zorroztasun intelektuala eta herrien aldeko jarrera militantea uztartuz. Autoreak 23 ideiatan laburtu du lan berri hau. 

  • Sortu dugun euskalduntasunak ez du balioa euskara normalizatzeko, ez du erabilerarik sustatzen eta bermatzen, ez du ikasleen euskal identitatea garatzen, ez du balio euskaraz bizitzeko.
  • Gure gurasoen euskalduntasuna diglosikoa zen, ahozko kulturan oinarritua; gaurko euskalduntasuna, berriz, erdal elebidunen gainean eraikia dago eta erdararen eskaleak bihurtu ditu euskaldunak.
  • Erdal elebidunek (erdara hizkuntza nagusia dutenek), salbuespenak salbuespen, erdal elebakarren antzeko praxi linguistikoa dute, eta jokabide hori ulergarria da zentzu batean: hiztun hauek ez dira euskaldun sentitzen ez gaitasunez (erraztasunez) ez identitatez (sentimenduz).
  • Hizkuntza nazionalaren funtzio hegemonikoetatik erabat baztertua dagoen hizkuntza da gure nazio-hizkuntza; onik onenean, ahozko kultura soilean oinarritzen diren euskal komunitate lokal etnikoak kohesionatzeko balio du, zenbait arnasgune geografikotan bezala.
  • Bi erdarak ditugu benetako nazio hizkuntzak gurean, hauek eratzen eta kohesionatzen dituztelako gizarte nazional hegemonikoaren harreman-sareak; aldiz, euskara komunitate erregional etniko baten mintzabidea da funtsean.
  • Eusko Jaurlaritzaren naziogintza funtsean naziogintza erdaldun eta espainola izan da sortu zenetik; beraz, D ereduak ezin dio botere publiko eta botere faktiko espainolen presio soziolinguistiko erdaldunari aurre egin.
  • Nazio eraikuntza euskaldunik gabe euskarak eta euskararen herriak ez daukate etorkizunik; egungo dinamika soziolinguistikoak ez du euskalduntasun etnokultural edo diglosikoa sortzeko baizik balio, eta, itxura guztien arabera, hizkuntza-politika autonomikoak aurrerantzean ere ez gaitu mendean hartuak gaituen egoera honetatik aterako.

Segi irakurtzen Postdatan >.

 

Publizitatea

Jira Bueltan: betiko 50 kanta eta jolas, liburuxka-DVD batean bilduta

2017-11-20 : 11:15

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan gure herriko ahozko ondarea biltzen dugu. Helburua, hala ere, ez da bilketa hutsa, jasotako horren hedapena baizik. Eta helburu horrekin jaio da Jira Bueltan DVDa: gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta eta jolasak berreskuratu eta biziberritzea, berriz gure artean izan daitezen, belaunaldi berrietako haur eta gazteen artean jira-jira bueltan! Betiko 50 kanta eta jolas biltzen dituen liburuxka-DVDa da Jira Bueltan labetik atera berria. 

Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

2017-11-20 : 09:15

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa. ETBk gutxienez 8 aldiz eman duen “Euskalduntze berantiarra” euskaldun guztioi ileak tente jartzeko modukoa da. Bertan baieztatzen da euskera ez zela Nafarroara heldu III. mendera arte eta Araba-Bizkaia-Gipuzkoara, aldiz, VI. mendera arte, hau da, hizkuntza berria dela gure lurralde gehienean. Emankizunaren esanetan, Pirinioetako lurralde txiki batetik etorri zen orain dela 1.700 urte, 5.000 biztanle baino gutxiago zituen gune batetik. Handik etorri eta telebista, hezkuntza sistema zein botere politiko edo militar barik, gutxienez 150.000 biztanleri hizkuntza aldaratzeko gai izan ziren?

UZEI, #LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak gogoan

2017-11-19 : 10:58

Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Eta ahalegin horretan 40 urte beteko ditugu laster: bidean geldialditxo bat egin, eta atzera begiratzeko baliatu nahi dugu aukera hori. Azaroaren 27an omenaldi-ekitaldi bat egingo dugu Donostian eta, besteak beste, #LarretikNoranahi izeneko dokumentala aurkeztuko dugu. Hemen Teaserra.

11

Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa sarean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-16 : 08:59

Jakin Taldeak Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa digitalizatu du. Guztira, Intxaustik sei hamarkadez argitaratutako 504 dokumentu eta 11.684 orrialde sareratu dira, ekimenaren aurkezpenean azaldu dutenez. Joseba Intxausti Rekondo (1936, Segura, Gipuzkoa) historialaria da, baina historialarienak ez diren hamaika lanetan ere nabarmendu da. Aitzindaria izan da euskararen historia sozialaren eta Euskal Herriaren historia erlijiosoaren ikerketan, eta baita bereziki euskararen terminologiaren arloan. Esaterako, oso gazte zela eta Jakin sortu berritik garbizalekeriari aurre egitera ausartu zen, eta UZEIren sorrera bultzatu eta zuzendu zuen.

«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIEk

2017-11-16 : 16:12

«Itzultzailea eta terminologia aurrez aurre» ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak. 2017ko azaroaren 29an eta 30ean izango dira eskolak, Donostiako Informatika Fakultatean (EHU), 16:00etatik 20:00etara. 
Irakasleak: Aritz Irurtzun eta Alfontso MujikaInformazio gehiago eta izen ematea, EIZIEren webgunean.

8

Hizkuntza-politika berritzeko bide-orria garatuko du Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-16 : 14:58

Gaur goizean egin du aurkezpena Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak 50 eragile baino gehiagoren aurrean.. Kontseiluak 2017ak euskararen normalizazioan zer eman duen eta, horretan oinarrituta, hurrengo urterako erronka nagusiak aurkeztu ditu. Horrela, Kontseiluko ordezkariak berretsi du hizkuntza-politikek sabaia jo, eta sakoneko berrikuspenak egin beharko liratekeela. Protokoloak eskaintzen duen oinarri sendoa baliatuko dute hizkuntza-politika berritzeko proposamena garatzeko. "Hizkuntza-politiken sakoneko berrikuspena egin beharra ikusten dugu. Hizkuntza-politikak birpentsatu behar ditugu (...) eragileen arteko konplizitatez eraikiko den eta hizkuntza-eskubideen bermea ardatz izango duen hizkuntza-politika abian jartzeko", esan du Bilbaok. Dokumentua: Urteko irakurketa eta ondorioak.

Azaroaren 18an Bageraren 25. urteurren ospakizuna

25 urte bete ditu Donostiako Bagera Elkarteak. Urteurren hori ospatzeko egun osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako.

9

Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan: "Bultza dezagun aukera hau", Zigor Etxeburuak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-10 : 12:40

Euskalgintzak abiatu duen Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan kanpainaren testuinguruan, errejimen zaharreko hainbat politikariri entzun diegu esaten euskararen eskualdekatzeari eutsi behar zaiola, euskaldunak gutxi garela argudiatuz. Beren "argudioekin", ingelesa bertakotu dute eta euskara eta euskaldunak arroztu gaituzte. (...) Euskaldunok erakutsi dugu euskaraz bizitzeko nahiari determinazioz eusten diogula, eta bidean jarri dizkiguten oztopoak gaindituko ditugula, lehenago ala beranduago. Orain, Euskararen Lege berri bat prestatzeko batzordea osatzea adostu du Nafarroako Legebiltzarrak. Bada, heldu diezaiogun aukera horri guztiok, eta bultza dezagun euskaltzaleok, Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan kanpainaren bidez jasoko diren eskabideen arrazoiez. Hizkuntza komunitate honek euskaraz bizitzeko duen eskubide osoa aitortuko duen Lege berri baten mesedetan.

Nafarroako Osasunbideko lan postuetarako, alemanak puntu gehiago euskarak baino

2017-11-05 : 22:16

Osasunbideak ez du euskara baloratzen Nafarroako Erriberan (alemanak 2 puntu, euskarak 0). Eremu mistoan, lanpostu gehien dauden tokian ere, alemanak euskarak baino puntu gehiago ematen ditu (alemanak 2, euskarak 1,17). "Eremu euskaldunean" bakarrik ematen ditu puntu gehiago euskarak alemanak baino, nahiz eta gutxigatik den (alemanak 2 puntu, euskarak 2,34).

Nafarroako hezkuntzako deialdietan, Izquierda-Ezkerrarekin ados

2017-10-29 : 22:31

Guri formula hau bururatzen zaigu, zerrenda bakarraren sistemaren barnean, betiere: Norbaitek euskaraz irakasteko aukera nahi badu, azterketaren zati bat euskaraz egin beharko du, nahitaez; gaztelaniaz irakasteko aukera nahi badu, beste zati bat gaztelaniaz, nahitaez, eta ingelesez irakasteko aukera nahi badu (PAI programan), beste zati bat ingelesez, nahitaez.

11

BIDEO-TUTORIALA: Nola izan ahobizia?

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-25 : 12:18

BIDEO-TUTORIALA: Nola izan ahobizia? Ahobizia izateko hainbat trukotxo irakatsiko dizkigu Leirek bideo honetan, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egingo duen "30 egun euskaraz" kanpainari begira. Baietz Aiaraldean 1.000 Ahobizi eta 5.000 Belarriprest lortu! 

EIZIEren 30. urteurrena hizpide, SENEZ aldizkariaren 48. zenbakian

2017-10-28 : 10:51

2017ko Senez aldizkariaren aleak, arrunta izanda ere, badu berezi bihurtzen duen ezaugarri bat; izan ere, aurten, EIZIEk, aldizkariaren argitaratzaileak, hogeita hamar urte betetzen ditu. Egia da aldizkaria bera elkartea baino urtetsuagoa dena, baina ezin ukatuzkoa da abagunearen berezia. Hedabidea, hasi bidez, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren komunikabide izateko jaio zen, terminologia eta itzulpengintza zituela jorragai nagusiak. Aurreneko aleak 1984an ikusi zuen argia. Nolanahi ere, terminologiaz eta itzulpengintzaz harago, interpretazioaz eta zuzenketaz ere jardun du Martuteneko Eskolak aldizkariaren lekukoa EIZIE elkarteari eskuan eman zionetik, elkartea 1987.ean sortu eta berehalaxe. Hogeita hamar urte, hortaz, konplitu ditu EIZIEk. Nolatan ez bilakatu urteurrena Senez aldizkariko editorialerako lehengai, bi-bion patua hain estuki loturik joan badira?

Euskara ofiziala izan dadila Nafarroa osoan!

Sustatu
2017-10-27 : 09:10

Kontseiluak kanpaina bat abiatu du euskararen ofizialtasuna eskatzeko Nafarroa osoan. Eska ezazu ofizialtasuna, berdintasuna lortzeko. Proiektu hau nafartarren arteko BERDINTASUNA eskatzeko bide bat da, nafar guztiei bere lurralde osoan hizkuntza eskubide berberak aitortzea helburu duena.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››