Teknologia albisteak

Enplegu publikoa eta euskararen meritua Nafarroan

2018-01-09 : 08:08

Orain arteko lan deialdietan euskararen puntuazioa (oro har) ZERO zen, eta hemendik aurrera ere ZERO izanen da. Merituen puntuazioan Nafarroako Gobernuaren jokabideak ez du zerikusirik eremu mistoko hainbat udalen jokaerarekin, non euskara bai puntuatzen den, zorionez. Hauxe da une honetan legeak zehazten duena.

Publizitatea

13

Euskara biziarazteko, abiatzear dira maskarada muskildiarrak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-03 : 18:00

Muskildiko herriak urtarrilaren 7an abiatuko diren maskaradak eskainiko ditu. Berezitasun zenbait taula gaineratuko dituen ikusgarria Xiberoko hamabost herritara eramanen du apirilaren 22ra arte. Ondoren, Baxe Nafarroatik pasa eta, Hego Euskal Herrira salto egitekoa da maskarada. "Maskarada Xiberoan denboran irauten duen ohitura da. Euskara biziarazteko, gure herria beste herrietara eramaten duen ekimena da". Horrela definitzen du maskaradaren esanahia Xabi Elgart muskildiarrak. Aitzinetik eskainitako dantza emanaldiari esker, parte hartzaileen artean harreman bat sortu dela dio Elgartek. Orotara, berrogei bat gazte arituko dira taula gainean, txandaka.

Berriozarko Udalak euskara baloratu beharko du deialdi batean

2018-01-04 : 09:43

Berriozarko Udalak haur hezitzaileen zerrendak osatzeko deialdia egin zuen 2017ko martxoaren 13an. Lanpostu batzuetarako euskaraz jakitea eskatzen zuen; beste batzuetarako, ez. Euskaraz jakitea derrigorrezkoa ez zuten lanpostuetan, euskara meritu moduan ere ez zuen kontuan hartzen. Euskararen Ordenantza ez da ezer, betetzen ez bada. Berriozarko Udalak bere hutsa zuzendu beharko du, beraz. Bada garaia euskararen Ordenantzei jaramona egiteko.

Haurrentzako liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra urtarrilean Iruñean

2017-12-31 : 13:38

Haurrentzako liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra egingo dute urtarrilean Iruñean, Galtzagorri elkarteak eta Iruñeko udalak antolatuta. BIKOTEKA izeneko Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren 2018ko edizioa Iruñeko Descalzos Kaleko Igogailuaren ondoko udal aretoan gauzatuko da urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra. Bigarren urtean, tailerra berrikuntzekin dator: lau egun eta erdiz burutuko da oraingoan, eta haurrentzako liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu eta marraztu lantzeaz gain, hau nola argitaratu ere jorratuko dute parte hartzeko hautatuak izango diren idazle eta ilustratzaileek. Gehienez 8 bikotek parte hartuko dute. Idazle eta ilustratzaileek urtarrilaren 15a arte dute dokumentazioa bidaltzeko aukera. Ekimen hau Haurrentzako Album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren laguntzari esker burutuko da.

27

Aurtengoak utzi dizkigun 20 hitz (berri eta zahar): arzalpen, hepa, lapiko-jotze, erkin...

Erabiltzailearen aurpegia
2017-12-18 : 14:33

Azken urteotan egin dugun bezala, zerrenda batean bildu ditugu aurten ere gutako askoren ahotan ibili diren hitz berri batzuk, baita, aspaldikoak izan arren, aurten hizpide izan ditugun beste batzuk ere. Ez daude guztiak, noski, baina bai guri arreta eman diguten batzuk. Amaitzear dagoen urtean bizi izan ditugun gertaera batzuk gogora ekartzea eta, asko jota, hitzek eta hiztegiek gure eguneroko bizitzan duten garrantziaz ohartarazten laguntzea beste asmorik gabe osatu dugu aurtengo hitz-sorta hau ere. Tartean daude, besteak beste, arzalpen, hepa, lapiko-jotze edo erkin! Ikusten duzuenez, belarria adi eduki behar da urtearen lehen egunetik azkeneraino, beti ikasten baitugu hitz zahar edo berriren bat. Ea datorren urteak zer dakarren, bada. Zuek ere adi egon, eta elkarren artean errazago osatuko dugu datorren urteko sorta.

Mediku eta pediatra euskaldunak nahi ditugu

2017-12-13 : 23:47

Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urte beteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

"Ardatzean jartzeko garaia", Patxi Saez

2017-12-12 : 08:24

Euskararen Herria kudeatzen duten hiru herri-erakundeek —Euskal Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak— non jarri behar dute hizkuntza politikaren ardatza?

'Poema poema truk II' lantegia: poesia itzultzen Gerardo Markuletarekin

2017-12-09 : 11:13

Aurten, berriro ere, Poesia itzultzeko lantegi bat antolatu dugu Gerardo Markuletarekin: «Poema poema truk II». Donostian izango da (aurrerago zehaztuko dugu lekua), abenduaren 20an, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea. Izen-ematea irekita egongo da abenduaren 4tik 13ra, biak barne.

Atarrabiako Udalak Euskararen Ordenantza urardotu du.

2017-11-30 : 16:23

Euskararen Ordenantzaren gabeziak agertu dira orain. A, B eta C mailetan euskara ez da derrigorrezkoa lanpostu guztietan. Euskara meritu moduan puntuatzea ere ez (ezer ez baitu maila horietarako ezartzen).

Zein zaila den hizkuntza bat edo beste ikastea (ingeles hiztunentzat)

Sustatu
2017-11-29 : 10:53

Atzerrian lanean ari diren diplomatiko estatubatuarrek hizkuntza-eskolak jasotzen dituzte harrera-herrialdean. Eskola horiek Estatu Batuetako Foreign Service Institutuak (FSI) kudeatzen ditu, eta bertan jasotako datuekin ondorengo mapa egin dute. Mapa honek adierazten du, ingeles hiztun batek zenbat ordu/aste behar dituen atzerriko hizkuntza bat menderatzeko (S3 maila, Professional Speaking and Reading). Maila ertain-altua, alegia. Diplomatiko estatubatuar batek 600 ordu nahikoa ditu gaztelania, italiera edo errumaniera ikasteko; 900 ordu swahilia ikasteko; 1.100 ordu errusiera edo suomierarentzako; 2.000tik gora arabiera edo japoniera menderatzeko. Zoritxarrez, euskara "unclassified" atalean azaltzen da. Non legoke? Garbi dagoena da, 2 urte nahikoa izan daitezkeela munduko edozein hizkuntza, baita ezberdinena ere, menderatzeko; horretara buru-belarri jarriz gero, behintzat.

6

Erresuma Batuko agintariek ingeles maila ona eskatuko dute bertako erizain izateko

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-27 : 21:28

Albiste baten berri izan dugu azken egunotan: Erresuma Batuan lanean jardun behar duten atzerriko erizainek C2 ingeles maila izan behar dute. Azken urteotan herrialde askotako erizainak joan dira Britainia Handira lanera, han langile kualifikatu hauen premia zuten-eta. Orain arte, ez diete eskatu inolako hizkuntza mailarik, pentsatzen dut nola-hala komunikatzeko gaitasuna izan behar zutela. Dena den, orain eskatuko zaien maila oso altua da, EGAtik gorakoa, 4. hizkuntza eskakizuna, dagoen altuena. Hemen bakarrik halako titulua langile espezializatuek behar dute, teknikoek, euskaltegiko irakasleek... Baina agintari britainiar hauek zer nahi dute, erizain onak ala ingelesez ondo dakitenak?  

Iruñeko Udala: Zabaldu euskara ikasteko aukerak!

2017-11-25 : 15:47

Iruñeko Udaleko langile gehienek ez dakite euskaraz. Ezta pixka bat ere. Beraz, A1 eta A2 mailetako ikastaroek izan ditzakete ikasle gehien, eta horrela has daitezke euskara ikasten. Bada, Iruñeko Udalak kontrakoa erabaki du: udal langileak euskara ikastaroetan hartu dezakete parte, baina B1 mailatik gora bakarrik. Iruñeko Udala: zabaldu euskara ikasteko aukerak!

58

Argazki esanguratsua Bilbon. Euskal Herri osoko erakundeak eta euskalgintzako eragileak elkarrekin. @euskaraldia aurkezten @berria

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-24 : 09:18

Argazki esanguratsua Bilbon. Euskal Herri osoko erakundeak eta euskalgintzako eragileak elkarrekin. @euskaraldia aurkezten @berria

"Neska beltzarana behar da C1 euskara-azterketa gainditzeko. 35-40 urte. Seriotasuna. 2.500 euro" #BuscoVasco

Sustatu
2017-11-24 : 09:14

Euskarak ba ote baliorik? Tira, hortxe euskararen balioa: 2.500 euro ordaintzen dituzte euskara azterketak gainditzearren. Milanuncios webgunean aurkitu daitezkeen iragarkiak dira. Euskarazko profila ateratzeko azterketa gainditzearren, 300-2.500 euro bitartean ordaintzeko prest daude zenbait herritar. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››