Teknologia albisteak
9

Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan: "Bultza dezagun aukera hau", Zigor Etxeburuak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-11 : 15:40

Euskalgintzak abiatu duen Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan kanpainaren testuinguruan, errejimen zaharreko hainbat politikariri entzun diegu esaten euskararen eskualdekatzeari eutsi behar zaiola, euskaldunak gutxi garela argudiatuz. Beren "argudioekin", ingelesa bertakotu dute eta euskara eta euskaldunak arroztu gaituzte. (...) Euskaldunok erakutsi dugu euskaraz bizitzeko nahiari determinazioz eusten diogula, eta bidean jarri dizkiguten oztopoak gaindituko ditugula, lehenago ala beranduago. Orain, Euskararen Lege berri bat prestatzeko batzordea osatzea adostu du Nafarroako Legebiltzarrak. Bada, heldu diezaiogun aukera horri guztiok, eta bultza dezagun euskaltzaleok, Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan kanpainaren bidez jasoko diren eskabideen arrazoiez. Hizkuntza komunitate honek euskaraz bizitzeko duen eskubide osoa aitortuko duen Lege berri baten mesedetan.

Guztia irakurri (kontseilua.eus) »»

Txioak (9)

Erantzun

Sartu