Gaur goizean egin du aurkezpena Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak 50 eragile baino gehiagoren aurrean.. Kontseiluak 2017ak euskararen normalizazioan zer eman duen eta, horretan oinarrituta, hurrengo urterako erronka nagusiak aurkeztu ditu. Horrela, Kontseiluko ordezkariak berretsi du hizkuntza-politikek sabaia jo, eta sakoneko berrikuspenak egin beharko liratekeela. Protokoloak eskaintzen duen oinarri sendoa baliatuko dute hizkuntza-politika berritzeko proposamena garatzeko. "Hizkuntza-politiken sakoneko berrikuspena egin beharra ikusten dugu. Hizkuntza-politikak birpentsatu behar ditugu (...) eragileen arteko konplizitatez eraikiko den eta hizkuntza-eskubideen bermea ardatz izango duen hizkuntza-politika abian jartzeko", esan du Bilbaok. Dokumentua: Urteko irakurketa eta ondorioak.
Hizkuntza-politika berritzeko bide-orria garatuko du Kontseiluak: kontseilua.eus/hizkuntza-poli… #urtekoirakurketa pic.twitter.com/5ylsy68Mqx
Erantzun
Sartu