Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Eta ahalegin horretan 40 urte beteko ditugu laster: bidean geldialditxo bat egin, eta atzera begiratzeko baliatu nahi dugu aukera hori. Azaroaren 27an omenaldi-ekitaldi bat egingo dugu Donostian eta, besteak beste, #LarretikNoranahi izeneko dokumentala aurkeztuko dugu. Hemen Teaserra.
Euskara larretik noranahi eramaten lagundu zuten hainbat euskaltzale omenduko ditugu azaroaren 27an esker onez eta maitasun osoz prestatu dugun ekitaldi xume batean. Bertan ikusiko da, lehen aldiz, berariaz ekitaldi honetarako ekoitzi dugun #LarretikNoranahi izeneko dokumentala.
Dokumentala ikustearekin batera solasaldi labur bat egingo da, hizlari hauekin:
Urte luzez auzolanean egin dugu lan, eta elkarrekin egindako bide hori zuekin ospatu nahi dugu.
Ekitaldia behar bezala antolatzeko, etortzekoa zaren lehenbailehen jakinaraztea eskertuko genizuke inprimaki hau betez.
Erantzun
Sartu