Joxe Manuel Odriozola: Nora goaz euskalduntasun honekin? Inora ere ez.
2017-11-21 21:45
Joxe Manuel Odriozolak Nora goaz euskalduntasun honekin? (Elkar) liburua kaleratu berri du. Hizkuntza, kultura, identitatea, nazioa, elebitasuna eta kultura-bitasuna, diglosia, ideología, hegemonía, folklorizazioa… hainbat kontzeptu jorratzen ditu Odriozolak, hango eta hemengo autoreen aipuetan oinarrituta, zorroztasun intelektuala eta herrien aldeko jarrera militantea uztartuz. Autoreak 23 ideiatan laburtu du lan berri hau.
- Sortu dugun euskalduntasunak ez du balioa euskara normalizatzeko, ez du erabilerarik sustatzen eta bermatzen, ez du ikasleen euskal identitatea garatzen, ez du balio euskaraz bizitzeko.
- Gure gurasoen euskalduntasuna diglosikoa zen, ahozko kulturan oinarritua; gaurko euskalduntasuna, berriz, erdal elebidunen gainean eraikia dago eta erdararen eskaleak bihurtu ditu euskaldunak.
- Erdal elebidunek (erdara hizkuntza nagusia dutenek), salbuespenak salbuespen, erdal elebakarren antzeko praxi linguistikoa dute, eta jokabide hori ulergarria da zentzu batean: hiztun hauek ez dira euskaldun sentitzen ez gaitasunez (erraztasunez) ez identitatez (sentimenduz).
- Hizkuntza nazionalaren funtzio hegemonikoetatik erabat baztertua dagoen hizkuntza da gure nazio-hizkuntza; onik onenean, ahozko kultura soilean oinarritzen diren euskal komunitate lokal etnikoak kohesionatzeko balio du, zenbait arnasgune geografikotan bezala.
- Bi erdarak ditugu benetako nazio hizkuntzak gurean, hauek eratzen eta kohesionatzen dituztelako gizarte nazional hegemonikoaren harreman-sareak; aldiz, euskara komunitate erregional etniko baten mintzabidea da funtsean.
- Eusko Jaurlaritzaren naziogintza funtsean naziogintza erdaldun eta espainola izan da sortu zenetik; beraz, D ereduak ezin dio botere publiko eta botere faktiko espainolen presio soziolinguistiko erdaldunari aurre egin.
- Nazio eraikuntza euskaldunik gabe euskarak eta euskararen herriak ez daukate etorkizunik; egungo dinamika soziolinguistikoak ez du euskalduntasun etnokultural edo diglosikoa sortzeko baizik balio, eta, itxura guztien arabera, hizkuntza-politika autonomikoak aurrerantzean ere ez gaitu mendean hartuak gaituen egoera honetatik aterako.
Segi irakurtzen Postdatan >.
Txioak (18)
-
Xabier Mendiguren @xme64Nora goaz euskalduntasun honekin? Bere liburua 23 ideiatan laburbildu du Joxe Manuel Odriozolak postdata.elkar.eus/nora-goaz-eusk…acivitavecchia sonetska jozulin Itxarkundia JosebaAntxus josu_goiko 15928768A ngarde67 IbanAsenjo martin_rezola Xabier_Olano_ patxiurdaburu JUANTXOZETXE omitxelena JolastuzJokatu PlazaraGoaztxerren @txerren@xme64 @josu_goiko Kuriosoa da, Juleren liburuaren azala agertzen zait Joxe Manuelena beharrean.
Erantzunak kargatzen...