Guri formula hau bururatzen zaigu, zerrenda bakarraren sistemaren barnean, betiere: Norbaitek euskaraz irakasteko aukera nahi badu, azterketaren zati bat euskaraz egin beharko du, nahitaez; gaztelaniaz irakasteko aukera nahi badu, beste zati bat gaztelaniaz, nahitaez, eta ingelesez irakasteko aukera nahi badu (PAI programan), beste zati bat ingelesez, nahitaez.
"Ez baloratu okerrago azterketa erdaraz egitea!" Horixe azpimarratzen die Hezkuntza Departamentuak, irakasleentzako lan deialdietan, epaimahaiko kideei: Berdin baloratu behar dituzte gaztelaniaz egindako azterketak, nahiz eta euskaraz irakasteko lanpostuetarako izan. Baina hori ez da zuzena: Azterketa euskaraz egiten duenak askoz ere lan handiagoa egiten du; izan ere, azterketak prestatzeko eskuliburu guztiak erdaraz daude. Gainera, euskaraz egiten duenak frogatzen du lanerako gauza dela. Ez da berdin baloratu behar berdina ez dena.
Beraz, ados gaude Izquierda-Ezkerrako Marisa de Simonekin, esaten duenean "Funtsezkoa da hautagai bakoitzak oposizioa egitea eskainitako plazaren hizkuntza berean" (Berria, 2017-10-26).
Beraz, guri formula hau bururatzen zaigu, zerrenda bakarraren sistemaren barnean, betiere: Norbaitek euskaraz irakasteko aukera nahi badu, azterketaren zati bat euskaraz egin beharko du, nahitaez; gaztelaniaz irakasteko aukera nahi badu, beste zati bat gaztelaniaz, nahitaez, eta ingelesez irakasteko aukera nahi badu (PAI programan), beste zati bat ingelesez, nahitaez.
Berdintasuna irabaziko da azterketa egiten dutenentzat, eta kalitatea ikasleentzat.
Erantzun
Sartu