Argazki esanguratsua Bilbon. Euskal Herri osoko erakundeak eta euskalgintzako eragileak elkarrekin. @euskaraldia au… twitter.com/i/web/status/9…
@euskaraldia @berria Hemen dira Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskal Elkargoa, eta aldundiak. Kontseiluko gizarte eragileak ere bai
Hasi da aurkezpena. @arrateillaro izango da @euskaraldia-ren koordinatzailea. Oholtzan elkarrekin erakunde eta erag… twitter.com/i/web/status/9…
Gaur urtebete hasiko da @euskaraldia: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Herrietako egitasmoen traza izango du: ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’. Identifikazio txapak emango dituzte
Herriz herri egokituko da, beren “behar eta egoera soziolinguistikoaren arabera”. Batzordeak sortuko dituzte hori zehazteko
Ana Ollo Nafarroako kontseilaria. Ezagutza eta erabilera gauza bera ez direla nabarmendu du, eta inertzietan eragin behar dela.
Erabilera sustatzeko egitasmoak tokian tokira egokitu behar direla dio Ollok. Udalen eta eragileen arteko lankidetza aipatu du
Herritarrak ahalduntzeaz ari da @kontseilua-ko @paulbilbao. “Norbanakook gaitasuna dugu gizartean aldaketak eragiteko”
Ahalduntzea modu kolektiboan egitearen garrantziaz ari da. Lankidetza eta “jauzia” aipatu ditu
Lasarte-Oriako @TtakunKE ari da herriko egitasmoaren berri ematen. Arrakasta izan zuten, eta eragin du herrian
Elkarlanaren garrantziaz @ElenaLaka @topagunea-ko lehendakaria. “Egitasmo honetan lortu dugu elkarlana. Zubiak eraikiko ditugu”
Beñat Arrabit EEPko eta Euskal Elkargoko ordezkaria. “Auzolana” hizpide. Euskaltzaleak, euskalgintzako taldeak, her… twitter.com/i/web/status/9…
Arrabit: “herritarren urratsek entitateen geriza behar dute”
Erabileran “bultzada sendoa” emateko aukera badagoela dio @ZupiriaB-k. Nabarmendu du euskara erabiltzeko baldintzak sortu behar direla
Herritarrak aktiba daitezen, “babes neurriak” jartzeaz ari da, eta euskarari “alfonbra gorria” jartzeaz.
Xehetasun batzuk: herrietako izen emateak urtarril-otsailean. Beste herri batzuk jada ari dira asteotan: Derio, Lizarra, BAM...
2018ko azaroaren 23an abiatuko da nazio mailako erronka. Abenduaren 3an amaituko da, aurrera begira eragina izateko asmoz
Aurkeztu dute @euskaraldia. Presako lehen artikulua @berria-n: berria.eus/albisteak/1471…
Erantzun
Sartu