Teknologia albisteak

Mediku eta pediatra euskaldunak nahi ditugu

Erabiltzailearen aurpegia
2017-12-13 : 23:47

Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urte beteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

Euskara eskakizunik gabeko mediku eta pediatren lanpostuak eskaini berri dira hainbat lekutan, esaterako Altsasun, Basaburuan, Elizondon, Etxarri Aranatzen, Goizuetan, Lesakan, Sunbilla/Donezteben... Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko buruak azaroaren 13an emandako 489E/2017 Ebazpenaren bidez egin da eskaintza, Aldez aurretiko Barne Akoplamenduaren prozedura erabilita (ez da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu).

Inportantea da herritarrek mediku eta pediatra euskaldunak izatea, batez ere euskaldunen kopurua oso handia den herrietan. Osasun arretaren zati da herritarrak beren hizkuntzan artatzea. Horregatik, uste dugu euskara eskakizun gehiago jarri behar direla mediku eta pediatren lanpostuetan, eta lehenik euskaraz dakiten profesionalei eskaini behar zaizkiela lanpostu horiek. Alkateek, esaterako aipatutako herrietakoek, herritarren ordezkari diren aldetik, Nafarroako Gobernuari mediku eta pediatra euskaldunak eskatu beharko lizkiekete.

Nola liteke hizkuntz profilen diseinu berria egin baino lehen (Dekretu berriak urtebeteko epea jartzen du horretarako) behin betiko ondorioak utziko dituen horrelako prozedura hastea?

Erantzun

Sartu