Muskildiko herriak urtarrilaren 7an abiatuko diren maskaradak eskainiko ditu. Berezitasun zenbait taula gaineratuko dituen ikusgarria Xiberoko hamabost herritara eramanen du apirilaren 22ra arte. Ondoren, Baxe Nafarroatik pasa eta, Hego Euskal Herrira salto egitekoa da maskarada. "Maskarada Xiberoan denboran irauten duen ohitura da. Euskara biziarazteko, gure herria beste herrietara eramaten duen ekimena da". Horrela definitzen du maskaradaren esanahia Xabi Elgart muskildiarrak. Aitzinetik eskainitako dantza emanaldiari esker, parte hartzaileen artean harreman bat sortu dela dio Elgartek. Orotara, berrogei bat gazte arituko dira taula gainean, txandaka.
Euskara biziarazteko, abiatzear dira maskarada muskildiarrak kazeta.naiz.eus/eu/info_kz/201… pic.twitter.com/IlUDew8vfu
Euskara biziarazteko, abiatzear dira maskarada muskildiarrak ow.ly/uxiY30hzzVZ @naiz_info
Erantzun
Sartu