Teknologia albisteak

'Esker 1000' musika ekimena

Sustatu
2018-05-23 : 09:28

Euskal musikari beteranoen lana eskertzeko ekimena da 'Esker 1000'. Urratsez urrats joango dira. Aurten, Elgarrock jaialdian, ekainean, 1970eko hamarkadan Niko Etxartek kaleratu zuen "Euskal rock and roll" kantua da "eskertuko" dutena. Datorren urterako, 11 kantu omendu nahi dituzte, eta mila musikariko elkarretaratze handi bat egin horretarako.

Publizitatea

Nafarroako Gobernuak euskara baloratu behar du oposizio-lehiaketetan

2018-05-22 : 11:33

Nafarroako suhiltzaileen oposizio-lehiaketa batean, ez zen euskara baloratu Nafarroan. Nafarroako Arartekoaren bulegoak euskara metiru moduan puntuatu beharra zegoela gogorarazi dio Gobernuari, baina Beaumont andrearen departamentuak (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaritza), bere jarrera defendatzeko, honako argudio hau eman dio Arartekoari: Aldi baterako lanpostuen deialdietan ez dela Euskararen Foru Dekretua aplikatu beharrik.

EUSPOT lehiaketako sari nagusia Orozko eta Gasteiz artean banatu da

2018-05-19 : 08:46

2018ko edizioan izugarrizko igoera izan da parte hartzaile kopuruan eta kalitatean, guztira 73 spot aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 22 spot gehiago. Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izan da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitea izan du helburu, beti ere euskarazko sormena bultzatuz. Aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia da Euspot lehiaketaren antolatzaile nagusia, Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea, Arizmendi Ikastola, Arteman eta MusicLibrary-rekin batera.

Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: jardunaldian ekainaren 1ean

Sustatu
2018-05-18 : 12:30

Ezkerraberri fundazioak Euskaltzaindiarekin elkarlanean 'Euskara batua eta tokian tokiko erabilerak: korapiloak eta erronkak' jardunadia antolatu du Donostian ekainaren 1erako. Jardunaldiaren helburu nagusia da gogoeta egitea euskararen erregistro ez-formalen inguruan euskara batuak 50 urte betetzen dituen urte honetan. Izena ematea, hemen.

Udaltopen hamargarren edizioak 270 partaide bilduko ditu ostegun-ostiral honetan

2018-05-16 : 12:25

Ostegun eta ostirala bitartean bederatzi hitzaldik, proposamen berri baten aurkezpenak, ekarpenak eta sorpresak osatuko dute egitarau oparoa. Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketei, ostegunean, emango zaie hasiera Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Hamar urte beteko dituzten honetan Euskaraldia izango dute oinarri jardunaldiek, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Kultur-aniztasuna irudikatzen duen horma-irudi bat margotuko da Izurtzan, #MundukoLoreak egitasmoaren baitan

2018-05-15 : 10:18

Munduko Loreak Loraldiaren Eskolaren baitan garatu den proiektua da eta Izurtzan bizi diren afrikar jatorrizko 24 gazteekin burutu da. Hiru hilabetetan zehar egitasmoak euskal kultura garaikidearen eta afrikar kultura garaikidearen arteko elkar eragitea bilatu du. Munduko Loreaken emaitza maiatzaren 19an gauzatuko da, Izurtzan margotuko den horma-irudi baten bitartez.

8

Abian da Herri Urrats 2018 jaia Senperen #prefosta

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-13 : 10:37

Beste urte batez euskaltzaleak Senpereko aintziraren inguruan biltzen ari dira maiatzaren 13an Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen aldeko festa, ospatu eta euskarari beste bultzadatxo bat emateko asmoz. Euskaltzaleak hartzeko prest dago Herri Urrats 2018. Egun guztian zehar ekintza ezberdinez gozatzeko aukera egongo da ibilbidean zehar egongo diren 7 guneetan. Irakasle kopurua dela eta Frantziako Gobernuarekin dagoen eztabaidarekin bat egin du aurtengo jaiak.

13

EiTB eta Ikastolen Elkartea elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-08 : 11:49

EiTBk eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute EiTB eta ikastolen jaiak lotzen jarraitzeko. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak izenpetu dute akordioa. Aurten, lehenengo jaia Herri Urrats izango da datorren igande honetan, maiatzaren 13an, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 27an izango da Santurtzin, eta Araba Euskaraz ekainaren 17an Argantzunen. Urriaren 7an, berriz, Kilometroak Urretxu eta Zumarragan izango da eta urriaren 21ean Nafarroa Oinez Altsasun.

42

Zergatik Zinemaldia zena SSIFF bihurtu?

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-09 : 23:46

Donostiako politikariei galdera Osoigo plataformaren bidez. "Zergatik bihurtu da Zinemaldia SSIFF? Hiriaren mundu mailako zinema ekitaldi entzutetsuenetako bat dugu Zinemaldia eta bai Donostia, Gipuzkoa eta Euskal Herria osoa mapan kokatzen duen ekitaldia. Ez al zaizue okerra iruditzen "Zinemaldia", euskaraz osatua den izena ingelerara bihurtzea? Baliteke kanpotarrek hobeto ulertzea baina donostiar eta gipuzkoarrok ez badugu gure sentitzen, akabo identitatea!"

30

Euskararen kontrako kanpaina simultaneoak Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-09 : 11:19

Berdintasunezko etorkizun baten alde goiburu hartuta, manifestaziora deitu du Doble12 elkarteak, ekainaren 2rako Iruñean. Manifestazioaren oinarri nagusia izango da Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikak “diskriminatu” egiten dituela Nafarroako herritar gehienak, eta mezu hori bera azpimarratu du mobilizaziora deitzeko argitaratu duten bideoan. Deialdi honetaz gain, Nafarroako PPk "karabana linguistikoa" iragarri du euskararen inposizioa salatzeko, eta irudi ekarri dugu egiten dituzten salaketetako batzuekin.

Kultur kontsumoaz jardunaldia: ''Zenbat gara? Nondik jo?'

Sustatu
2018-05-09 : 12:07

Siadeco ikerketa elkarteak Elkar argitaletxearentzat egin duen ikerketa sakonak neurria jarri dio euskal kulturaren kontsumoari. Datu horiek zer dioten xeheago analizatzeko eta agertzen duen argazkiaren aurrean zer egin daitekeen aztertzeko hainbat aditu bilduko ditu Jakinek goiz beteko jardunaldi irekira. Maiatzaren 22an egingo da Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen.

Altsasun ere euskara egoki baloratu behar da

2018-05-06 : 08:42

2018ko martxoaren 27an, gomendio hau eman dio Arartekoak Altsasuko Udalari: Euskaraz jakitea ezinbestekoa ez den kasuetan, merezimendu moduan baloratu behar duela euskara, eta ez dela zuzena euskararik jakin gabe puntu guztiak lortzeko aukera izatea, horrek euskararen balioa gutxitzen baitu.

 

 

"Euskera Europako ama hizkuntzan" jardunaldia maiatzaren 5ean Elgoibarren

2018-05-01 : 16:48

Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan? Zalantzarik gabe, faktore askogatik, hizkuntzalaritza egoera berri baten aurrean dagoela esan dezakegu: azken hamarkadetan bidaiei esker kanpoko herrialdeak hobeto ezagutzen ditugu, Interneten bidez informazioa erraz-erraz eskuratzen dugu, toponimia aztertzeko Google maps edo toponimiako nahi beste atari eta bilatzaileak ditugu.

"Istorioak belarrietara" IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa

2018-04-30 : 12:42

Igartubeiti Museoak eta Untzi Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede. Epea zabalik 2018ko ekainaren 15 arte.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››