Teknologia albisteak

Lokuzio eta esakunak aurkitzeko altxorrak sarean

Sustatu
2018-04-30 : 09:28

Hiru izen propio daramatzaten fondoak dira, Justo Mokoroaren bilketa (Ortik eta emendik), Gotzon Garateren Atsotitzak, eta Intza Proiektua (Euskal lokuzioak sarean), Damaso Intzaren izena daramana baina egiazki Koldo Izagirreren lana dena funtsean. Bakoitzera heltzeko laburdurak sortu ditugu, labur.eus/mokoroa, labur.eus/garate eta labur.eus/izagirre.

Publizitatea

12

Zazpi mila kritika baino gehiago Armiarmaren hemeroteka

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-25 : 19:34

Susa argitaletxeak 2001ean sortutako Kritiken Hemeroteka zeharo berritu eta beregain hartu zuen Armiarma webguneak 2007an. "Astero argitaratzen diren kritikak biltzen ahalegintzen gara, literatur liburuen gaineko iritziak aise aurkitzeko aukera eskaintzearren". Aste honetan 7.000 kritiken marka gainditu dute, eta irudia atera dugunerako bat gehiago ere bazen bertan. Sekulako lana, zorionak!

Barretartia.eus umore zerbitzuak jaio da , umoreari buruzko proiektua eta webgunea

2018-04-24 : 10:10

Barretartia umore zerbitzuak proiektua jarri du martxan Idoia Torregarai-ek, azken urteetan jasotako esperientziari bide emanez. Bertan, umorearekin lotutako ikastaroak, hitzaldiak, albisteak, elkarrizketak, ikuskizunak eta jakingarriak eskaini eta bilduko ditu. Elkarrizketa honetan egitasmo honen nondik norakoak azaltzen ditu.

Ekimena 26rako: Etiketajea euskaraz, eta tabernetan ondo artatzea euskaldunak

2018-04-24 : 08:33

Izioki-Biltzarre taldeak euskeraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu nahi du, beste gauza batzuen artean. Apirilaren 26an, ostegunean, lagun edo familiarekin egiteko proposamena dakar, euskarazko etiketaje okerra duten produktu zuriak salatzeko Eroskin (batetik), eta tabernetan deskontu ala saria eman, euskaraz nola artatzen gaituzten arabera.

Zabalik da Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa

2018-04-23 : 09:58

Zabalik da "Literatura Unibertsala" itzulpen-lehiaketaren aurtengo deialdia. Webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea datorren maiatzaren 24an amaituko da.

UEUren liburuak erdi prezioan, gaur, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

2018-04-23 : 08:45

UEUk eskaintza berezia egin du Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko:  gaur liburu guztiak ERDI PREZIOAN eskuratu ahal izango dituzu denda birtualean.

35

Donostiako zinema eskola publikoki ordainduaren izenaz

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-18 : 11:05

Donostiako bi zinegile, Elias Querejeta eta Antxon Ezeiza, konparatzen ditu idazleak (Xabier Mendiguren). Bata 1936ko garaile falangisten familiakoa, bestea "galtzaileen" artekoa. Urteekin, elkarren kolaboratzaile eta lagun izan ziren zinemagintzako lehen urratsak ematean. Gero, "Querejeta Espainiako zinema progresistako produktore kanonikoa izan zen hamarkada luzez. (...) Ezeiza, berriz, ez zen Madrilera itzuli, Euskal Herrira baizik, ideia bitxi bezain zoro batekin: euskal zinema sortu behar zen". Eta orain, Tabakaleran euskal zine eskola berriari izena jarrio diotenean, asmatu norena aukeratu duten. "Argi gera dadin 36ko gerrako irabazleen ondorengoek segitzen dutela, laurogei urte geroago ere, bataila inportante guztiak irabazten, gure agintari autonomikoen txepelkeriari esker."

"100.000 arrazoi (Administrazioak euskaraz egiteko)": markatu berdintasuna

"100.000 arrazoi (Administrazioak euskaraz egiteko)" ekimen berria antolatu dugu Saregin euskara taldean, hain zuzen Gipuzkoako Foru Ogasuneko langile publikook osatzen dugun kolektiboan. Ekimenaren helburua da Gipuzkoan gero eta gehiago izatea Diputazioarekin (eta Foru Ogasunarekin) harremana euskaraz izatea aukeratzen duten herritarrak.

Udaltopek Euskaraldia izango du oinarri hamargarren edizioan

2018-04-13 : 18:35

Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak. Horixe da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak hamargarren ediziorako aukeratu duen izenburua. Eta izenburuak berak iradokitzen duen moduan, Euskaraldia izango da oinarri nagusia. Horrela iragarri dute gaur goizean komunikabideen aurrean Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak egitaraua aurkeztearekin bat.

Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?

2018-04-13 : 13:49

2018ko otsailaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Burlatako Euskararen Ordenantza berria. Desagertu egin da aurreko ordenantzako punturik indartsuena eta euskararentzat hoberena zena.

Hizkuntzakeriaren arrautza (IV)

2018-04-11 : 18:03

"Hizkuntzakeria" izendatu dugun sail honetako laugarren artikulu honek, aurreko guztiek bezalaxe, gure artean oso zabalduta daukagun ideologia hiltzaile eta erasotzaile bat salatzeko nahia du: hizkuntzakeriaren ideologia. Ideologia hori hizkuntza hegemonikoa auzoko dituen hizkuntza txikiak baino hobea den uste okerrean oinarritzen da.

UEUk doako 14 ikastaro prestatu ditu Nafarroako hezkuntza departamenduarekin elkarlanean

2018-04-09 : 16:38

Azken bi urtetako bideari jarraituz, aurten ere UEUk eta Nafarroako Hezkuntza departamenduak hitzarmena sinatu dute Nafarroan euskarazko formazioa sustatzeko helburuarekin. Akordio honen baitan UEUk 14 ikastaro prestatu ditu, guztiak DOAN. Lehentasuna Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute.

Ika-Mizka egitasmoaren 2018ko edizioa, apirilean

Sustatu
2018-04-08 : 10:25

"IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara? Aska ezank korapiloa" egitasmoaren seigarren edizioa egingo da apirilean. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gaztezulok sustatutako ekimen honek euskarari buruz solasean Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››