EiTB eta Ikastolen Elkartea elkarlanean
2018-05-08 11:49
EiTBk eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute EiTB eta ikastolen jaiak lotzen jarraitzeko. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak izenpetu dute akordioa. Aurten, lehenengo jaia Herri Urrats izango da datorren igande honetan, maiatzaren 13an, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 27an izango da Santurtzin, eta Araba Euskaraz ekainaren 17an Argantzunen. Urriaren 7an, berriz, Kilometroak Urretxu eta Zumarragan izango da eta urriaren 21ean Nafarroa Oinez Altsasun.
Txioak (13)
-
ETB @euskaltelebistaEiTB taldeak eta @EHIkastolak lankidetza hitzarmena berritu dute eitb.eus/eu/eitb-taldea… @HerriUrrats @Ibilaldia @arabaeuskaraz @kilometroak @Nafarroa_Oinez pic.twitter.com/Dc8B8HF5m8
-
ikastola aldizkaria @ikastola_aldizkIkastolen Elkartea eta EITB “Hitzarmena, elkarlanean” eitb.eus/eu/eitb-taldea…
Erantzunak kargatzen...