Euskal musikari beteranoen lana eskertzeko ekimena da 'Esker 1000'. Urratsez urrats joango dira. Aurten, Elgarrock jaialdian, ekainean, 1970eko hamarkadan Niko Etxartek kaleratu zuen "Euskal rock and roll" kantua da "eskertuko" dutena. Datorren urterako, 11 kantu omendu nahi dituzte, eta mila musikariko elkarretaratze handi bat egin horretarako.
2019ko ekimen horretarako "casting" bat ireki da. Musikari amateurra bazara, edo baita jada ekitaldietan jotzen baduzu, zeure izena proposatu dezakezu izen-emateko orri honetatik. Hori bai, bideoren batean erakutsi behar duzu zure trebetasun musikala eta hori Youtubera igo behar duzu.
Helburua da No Surrender festibalaren antzeko zerbait egitea. Ekitaldi horretan, Bruce Springsteen-en erreportorioa jo zuten ehundaka musikariren artean. Hemen duzue bideo argigarri bat:
Beraz, Esker 1000 2018koan, mila lagunek 11 kantuko erreportorio rockero euskaldun hori jotzea da kontua. Zein kantu jo? lehena bakarrik dakigu, Etxarten "Euskal rock and roll", baina bai hori zein besteak prestatzeko, tuto edo tutorialak grabatuko dituzte ekimenaren bultzatzaileek, musikari talde honek.
Informazio gehiago Esker-1000 webgunean.
Erantzun
Sartu