
Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, honako hau da epaimahaiaren erabakia:
Datorren igandean, uztailaren 1ean, hasiko da EuskarAbentura Maulen. 16 eta 17 urte bitarteko 110 gazte euskaldunek (zazpi herrialdetakoak zein diasporakoak) espedizioa abiatuko dute Euskal Herrian zehar, oinez, uztail osoan zehar. Egun bakoitzean ekintza desberdinak burutuko dira: museoak bisitatu, hitzaldiak, tailerrak, kirol txapelketak, eztabaidak, astronomia hitzaldiak, eta abar.
Creative Commons lizentzien bertsio berrienak euskaratzeko prozesu ireki bati ekin diogu Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordean. CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa ikusgai izango da webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. Beherago azaltzen dugu zergatik den hau inportantea.
Euskarazko haur eskolak bete egin dira eskaintza dagoen Iruñeko auzo guztietan. Argi dago euskarazko matrikulak izan daitezen lehenik eskaintza izan behar dela
EITB ematen ari den “Euskalduntze berantiarra” ez dela egia salatzeko, igande honetan, ekainaren 17an, Euskeraren Jatorria eta Biltzarre-Historiak 2. txangoa antolatu dute. Lehenengoa “Mendi altuenek euskal izena dute” martxoan izan zen eta orain ibaien txanda izango da. Bertan, gaur egun gure euskalnafar ibai nagusien etimologiak aztertuko ditugu. Bertan ikusiko da “Nerbioi” izena ezin dela zelta izan, “Deba” ibaiaren izenean dagoen erroa “De” iturria esan nahi duela zeltek zapaldu ez zuten Kataluniako eremuan eta beraz, seguruenik iberiarra dela, eta abar. Beste izen batzuk ere landuko dira: Ibaizabal, Oka, Urumea, Aturri…
Euskaltzaindiaren 17. Biltzarra urrian izango da (4tik seira), 'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)' izena edukiko du, eta deialdi publikoarekin dator. 1968tik euskara batuak egin duen bidea azaldu, egungoaz gogoeta egin eta eginkizun dagoena zehaztu nahi dira biltzar honen bidez. Horregatik, euskararen esparruan diharduten erakunde publiko, pribatu eta gizarte zabalaren iritzia eta ekarpenak jaso nahi dira, aurretiaz. Komunikazioen laburpena aurkezteko epea: ekainaren 1etik 30era.
Haserretu egin dira Madrilen. Berde koloreko bihurtzerainoko haserreak hartu ditu Espainiako hiriburuko egunkari eta politikariak. Amorru bizian jarritako Hulk piztia erraldoi beldurgarriak egindako marru eta orroen parekoak zabaldu dituzte Madrildik munduko lau haizetara. (...) Hizkuntzakeria ez da arazo linguistikoa, soziala baizik. Hizkuntzakeriaren piztia jende askoren baitan bizi da, eta piztijende horrek beti jokatzen du hizkuntza hegemonikoaren alde eta gutxituaren aurka. Gehienetan, gainera, egiten ari diren kaltearen jakinaren gainean direlarik. (Oh.: Patxi Saez soziolinguistak hizkuntzakeriaz idatzitako artikulu-sortaren 5. atala da hau).
Orain bi hilabete hartu zuen EIE Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaritza Garbiñe Ubedak (Ibarra, Gipuzkoa, 1967). Pixkanaka ari da elkartearen egunerokora moldatzen, baina finkatu ditu helburu batzuk jadanik. Euskal idazleen egoera euskararen egoeraren parekoa dela dio, eta gogoeta egin du eraldaketarako egin beharreko urratsez. Autokritika egin du: "Gauza gehiegi utzi ditugu instituzioen esku".
Duela astebete Udaltop jardunaldien hamargarren edizioan barneratuta ginen bete betean, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.
UEUk 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 46. Udako Ikastaroen baitan, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Iazko lelo berdina aukeratu dute aurten ere, hau da, #ElkarEkin, udakoak elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzen jarraitzeko asmoz. Ikastaroak Gasteizen abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian egingo dira. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.
"Ingelesa-euskara mintegia" antolatu du EIZIE elkarteak ekainaren 18tik 20ra Donostian. Hiru saio izango dira, hiru testu mota aztertzeko eta hiru irakaslerekin: Itziar Otegi (kazetaritza), Ane Goenaga (testu zientifikoak) eta Iñigo Errasti (literatura-testuak). Izen ematea irekita datorren astelehenera arte (ekainak 4). Informazio gehiago eta izen ematea.
"Buñuelen euskara baloratzeak esan nahi du ez dela Nafarroa ezagutzen". Horixe esan zuen María Chivitek (PSN) Diario de Noticias egunkarian egindako elkarrizketan (2018-4-29). Baina lasai aski egon daiteke. Euskararen Foru Dekretuaren menpeko lan deialdietan, Erriberan ez da euskara baloratzen. Baloratzen dira, bai, frantsesa, ingelesa eta alemana, baina horrekin, nonbait, ez du problemarik.
Modan daude Escape Room direlakoak. Euskal Herriko herri eta hirietara ere iritsi dira. Escape Room euskarazkoak eskaintzen dituen zerbitzu komertzial bat ezagutzen dugu: Baztan Escape Room Nafarroan, eta ez dakigu ba ote den besterik. Baina probazko ekimen bat antolatu dute euskaraz Sestaoko Gaztelekuan, "Ihesgela" deitu diote, eta horren berri eman nahi dugu hemen.