2018an Araba Euskaraz toki oso berezi batean ospatuko da, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean kokatua dagoen Argantzunen hain zuzen ere. Hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen, 2001 eta 2007ko edizioen ondoren. Ekainaren 17an ospatuko da. 2003an Ikastola sortu zenean, gutxik uste zuten gauden tokira iritsiko ginenik baina, Araba Euskaraz ospatzeak, oraindik ere bizirik gaudenaren seinale argia da. Ez da ibilbide erreza izan, eta oraindik ere, Ikastolaren egunerokoa lasai izatetik oso urruti dago. 14 urte hauetan, gure Ikastola erreferentzia bilakatu da inguruko herrietako familia Euskaltzaleentzat. Hauxe da aurtengo bideoklipa. Hitza: Jon Basaguren. Musika: Libe taldea. Bideogilea: BeƱat Fontaneda.
Erantzun
Sartu