Teknologia albisteak

Elhuyar Hiztegiak 60 milioi kontsultako muga gainditu du

Erabiltzailearen aurpegia
2024-02-14 : 12:53
  • 2023an 60 milioi kontsultako muga gainditu du Elhuyar Hiztegia
  • Gero eta aukera gehiago daude hiztegia erabiltzeko:
    • Webguneko bisita-kopuruak % 9 egin du gora.
    • 000 deskarga baino gehiago ditu mugikorreko aplikazioak.
  • Hiztegiko edukia etengabe eguneratzen da, eta hizkuntza berdinzalea erabiltzen dela bermatzen da.

Elhuyar Hiztegiak erreferentziazko izaten jarraitzen du, eta horren erakusgarri da 2023an izan duen kontsulta-kopurua: 60 milioi.

Proiektu bizia da Elhuyar Hiztegia, eta hainbat lan-ildo izan ditu martxan 2023an: Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia kontsultatzeko moduan jarri da, hiztegira hitz berriak sartu dira, beste batzuk aldatu egin dira, eta, hizkuntza berdinzalea helburu, lanketa espezifikoak bideratu dira.

2023ko martxoan, Elhuyarrek baliabide berri bat jarri zuen gizartearen eskura, doan. Collins Elhuyar euskara-ingelesa hiztegia online kontsultatu daiteke hiztegiak.elhuyar.eus atarian. Baliabide horri esker, ingelesa ikasten ari diren euskaldunek ez dute ingelesa-gaztelania edo ingelesa-frantsesa hiztegien beharrik. Hiztegiak 65.100 sarrera ditu guztira, bi ataletan banatuta: euskara-ingelesa atalean, 31.700; ingelesa-euskara atalean, 33.400.

Collins Elhuyar hiztegia online jarri dugunetik, ingelesez egin diren bilaketa-kopuruak nabarmen egin du gora: 2022an baino % 37 kontsulta gehiago egin dira hizkuntza horretan.

Hiztegia etengabe eguneratzen den baliabide bat da, eta 2023an, esaterako, 1.500 sarrera berri gehitu dira, eta aldaketak egin dira beste 1.200 unitatetan:

Sarrera berriak

Aldaketak

Sarrera

Hizkuntza

Sarrera

Hizkuntza

txatbot

euskara

aitatasun-baimen

euskara

emisio gutxiko eremu

euskara

ekipamendu

euskara

metaverso

gaztelania

reutilizable

gaztelania

évolutif, -ive

frantsesa

superviviente

gaztelania

ableism

ingelesa

adhesive tape

ingelesa

 

 

passeur, -euse

frantsesa

 

Eguneratze horiek egiteaz gain, Elhuyar Hiztegiak hizkuntza berdinzalea erabiltzea du helburu, eta, hori horrela dela ziurtatzeko, 2023an ere hiztegiko zenbait lagin aztertu dira: edukiak genero-ikuspegiarekin landu, eta lexikoaren eta hizkuntzaren erabilera baztertzailea berrikusi eta moldatu da, desberdinkeria eta bereizkeriarik gabeko tratamendua bermatuko duen hiztegi bateranzko pausoak emateko. Berrikusketa-lan hori bi mailatan egin da: batetik, lexiko baztertzailetzat har daitezkeen sarrerak dagokien gutxiesgarri markaz hornitu dira; bestetik, hiztegiko adibideen gaineko errepaso sakona egin da, genero-ikuspegiarekin loturiko estereotipoak saihesteko eta emakumearen ikusgarritasuna bermatzeko. Lan-ildo horretarako, Laboral Kutxaren laguntza jaso du Elhuyarrek.

Lehen

Orain

ijito                                                                                                              

1 iz. gitano, -a

2 izond. gitano, -a

ijito                                                                                                              

1 iz. gitano, -a

2 izond. (gutxiesgarria) gitano, -a

Lehen

Orain

Bakarne asiste a clase con religiosidad a pesar de que tiene mucho trabajo en casa: Bakarne zintzotasun handiz etortzen da klasera nahiz eta etxean lan handia eduki

Bakarne asiste a clase con religiosidad a pesar de que tiene mucho trabajo: Bakarne zintzotasun handiz etortzen da klasera nahiz eta lan handia eduki

Lehen

Orain

el piloto esperó las órdenes del capitán: pilotua kapitainaren aginduen zain egon zen

la piloto esperó las órdenes de la capitana: pilotua kapitainaren aginduen zain egon zen

 

 

 

 

Aldaketa horiek guztiak egiteko, hainbat iturri erabiltzen ditu Elhuyar Hiztegiak: corpusak, beste zenbait baliabidetatik erauzitako edukia, Euskaltzaindiaren Hiztegia eta erabiltzaileen iruzkin eta proposamenak.

Edukiak etengabe eguneratzeaz gain, Elhuyar Hiztegiak teknologikoki ere aurrerapausoak eman ditu 2023an.

  • Webgunean, Elhuyarren TTS neuronalaren bidez, sarrera guztien ahoskera kontsultatzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari.
  • Mugikorretako aplikazioak (iOS eta Android) berritu dira, eta 100.000 deskarga baino gehiago izan dituzte.
  • Geroz eta ordenagailu gehiagotan instalatuta dago mahaigaineko aplikazioa.

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun

Sartu