Teknologia albisteak

Kazetari faltsu eta artifizialak, baina plagiatzaileak

Sustatu
atzo : 09:38

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, oporrak hartu aurretik, astean dexenteko zeresana eman duen webgune bat aipatu dugu: Diario Euskadi puntu eus (irakur bat eta bi). Adimen artifizialeko hedabide faltsu bat, non dena den faltsua, irudia, idazkuntza, kazetariak beraiek artifizialak dira... Dena faltsua salbu eta plagioa. Eta disparate horretatik aldentzeko, trikitixa aplikazio batez ere jardun dugu.

Publizitatea

Urmuga Urtanta, Bidasoako muga inguruan uztailaren 25 arte

Sustatu
2026-07-17 : 10:14

Musika eta mendia uztartzen dituenUrmuga ekimenak bere zazpigarren edizioa du aurten, eta Urmuga Urtanta izenarekin, Kanariar uharteek eta Euskal Herriak programa partekatuko dute. Migrazioa da Urmuga 2026ren ardatza, eta hortaz Euskal Herrian Frantziako eta Espainiako estatuen artean banatzen duen barne-mugak berebiziko garrantzia du ibilaldi eta kontzertuetara. Gaurdanik dira horiek, uztailaren 25era bitartean.

Datu gehiago Diario Euskadi AA iruzurrari buruz

Sustatu
2026-07-17 : 09:10

DiarioEuskadi.eus zer nolako hedabide-iruzurra den albiste honetan argitaratu genuenetik, datu gehiago agertu dira asmatutako kazetariak, AAz plagiatutako edukiak, eta haluzinaziozko irudiak dituen webgune horretaz.

Euskarafobiaren gida eta lantokian euskarafobia salatzeko bidea zabaldu ditu ELAk

Sustatu
2026-07-16 : 08:55

Egin planto euskarafobiari leloarekin ELA sindikatuak euskarafobiari aurre egiteko gida edo dekalogo bat argitaratu dum adibideen zerrenda bat, detektatzeko kasuak. "Euskarafobia herritar euskaldunekiko ezinikusia da" definizioarekin hasten da dokumentua. Gida honen argitalpena salaketa-txoko baten irekierarekin bat dator. Jokabide euskarafoboak, "kalean bezala, lantokian ere" salatzeko hemen dago txoko hori. Informazio gehiago ELAk zabaldutako albistean, eta hemen duzue gidaren PDFa bera.

 

Jurassic Computing (Sam Neill eta Silicon Graphicsen oroimenez)

Sustatu
2026-07-15 : 10:22

Sam Neill aktorearen heriotzak eta blog sarrera honek Jurassic Park ekarri digute gogora. 1993ko filmean Neill paleontologo bat izan zen (Alan Grant), dinosauro digital ikusezinei begira txundituta agertzen inpresioa egin ziena garai hartako zinezaleei. Efektu digitalen aldetik mugarri bat izan zen, eta Steven Spielbergen film onenetakoa izaten jarraitzen du. Baina aipatu dugun blog post horrek beste zerbaitetara garamatza: Jurassic Parken agertzen diren ordenagailu eta programetara.

DiarioEuskadi puntu eus: hedabide simulakroa, guztiz AAz egina

Sustatu
2026-07-14 : 10:05

DiarioEuskadi.eus da pseudo-hedabide bat, edo hedabide gisa agertzen den gauza bat, zabalkundea egiten ari den marketing spam bitartez, iragarleak kaptatu nahian. Agerkaria guztiz guztiz da adimen artifizialez egina, testuak hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa) hiruak artifizialki sortuak edo bat sortua eta besteak automatikoki idatziak; ilustrazioak barregarriak dira zelako slop mokordoa diren, eta ustezko kazetariak ere ez dira esistitzen artifizialak dira.

Amaitu da Egunean Behinen 21. denboraldia, eta Hiruka Uribe Kosta taldeak irabazi du Tokikom Liga

2026-07-13 : 12:17

48.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 21. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Bederatzi asteko denboraldi bat izan da guretzat, TOKIKOM euskarazko komunikabideen bateragunearekin antolatua, eta hain zuzen ere, berritasuna izan dugu, Tokikom Liga jokatu dela. 10 hedabide/eskualderen artean, Hiruka Uribe Kosta gailendu da. Ikus sailkapenak eta astez asteko Liga horretako lehia hemen.

Hilabete barru, eguzki eklipse totala

Sustatu
2026-07-12 : 09:07

Hilabete barru, abuztuaren 12an, eguzki eklipse totala. Dena prest ezta? Jarraian behar dituzun pistak eta informazioak ondo antolatzeko egun hori.

ST Trikitixa aplikazioa testeatzeko

Sustatu
2026-07-10 : 10:28

Soinu Txuri edo Soinu Txiki trikitixa edo soinu txikiak (musika tresnak) egiten dituen enpresatxoa da. Soinu tradizionalak egiten hasi 20. mendean eta duela gutxi, soinu elektronikoak ere bai... eta orain, aplikazioa (!): mugikor edo tabletean jotzeko soinua! Test egiten ari dira, testeatzaileak behar dituzte, horien artean sari baten zozketa ere antolatu dute,

Postalen lengoaia galdua

Sustatu
2026-07-09 : 16:06

20. mendean oporretan bidaiatzen genuenean postalak bidaltzen genituen. Argazkilari profesional antzinakoen lanean, postal-ekoizpena zen negozio ildo bat (Galarza postal/argazkien erakusketa San Telmon, jada igaroa). 21. mendean, apenas bizirauten duen ohiturak. Irutxuloko Hitzak, Donostiako agerkariak, buelta eman nahi die ohiturei. Eta postalak ekoitzi dituzte, ez urrutikoak baizik eta Donostiakoak bertakoak, antzinako negozio haietan bezala. Doan jarri dituzte eskuragarrai gainera: azkar ibili eskuratzeko, ea ez diren agortuko.

Baai: webgune euskaldunak adimen artifizialarekin sortzeko sustapen ekintza

Sustatu
2026-07-09 : 12:34

PuntuEusek Baai.eus izeneko zerbitzua eta sustapena aurkeztu du, Adimen Artifiziala (AA) erabiliz webguneak sortzeko tresna berria. Hautaketa prozesu baten ondoren eskainiko zaie aurkezten diren erabiltzaileei Baai erabiltzen lehenak izatea. Izena emateko epea, uztailaren 19a arte.

Esku Pilota karta joko digitala

Sustatu
2026-07-08 : 08:50

Joan den astean Pilotakada aurkeztu genizuen, eta oraingoa Esku Pilota. Azpiko gaia berdina, euskal pilota, baina mekanika desberdineko jokoa da hau: card game bat, karta joko bat, pilotariek gorpuzten dituzten kartetako ezaugarrien araberako lehian irabazi edo galtzen direlarik puntuak. Hau Windowsen joka daiteke eta Pilotakada bezala baita Android mugikor eta tabletetan, baina ez Google Play bidez, APK instalatuz baizik.

EAEko lan hitzarmen kolektiboen negoziaketa euskara hutsez egingo du ELAk

Sustatu
2026-07-07 : 13:37

ELA sindikatuak jakinarazi du irailetik aurrera EAEko lan hitzarmenen negoziazioetan euskaraz bakarrik jardungo duela. Sektoreka bereizitako 27 negoziazio zehatz izango dira. Horri begira, ELAk eskatu dio EAEko Lan Harremanen Kontseiluari negoziazioak euskaraz egin ahal izateko baliabideak jarri ditzatela, orain ez baitira esistitzen, eta salbuespenez bakarrik egin daitezke euskarazko negoziaketak bertan. 

Herkulanoko bilkari oso baten irakurketa

Sustatu
2026-07-07 : 10:29

Herkulanoko papiroak dira bilkari zahar batzuk Ponpeiako Vesubio mendiaren erupziotik lurperatuta geratu zirenak. Lurpean eta erreta, bilkari belztuak, baina osorik. Horietako baten "irekiera birtuala" iragarri zen duela egun gutxi, eta bere irakurketa ia osoa posible izan dela, Adimen Artfiziala tartean duen lehiaketa bati esker.

Anthropeum, Tagzania kronologiko kultural bat

Sustatu
2026-07-06 : 11:19

Anthropeum eguneroko joko bat da zeinean, Tagzanian bezalatsu, argazkian ikusten duguna kokatu behar dugun mapan. Baina desberdina ere bada: eguneko erronka guztientzat da berdina, ez da app bat baizik eta web bat, bi toki beharrean 10 kokapen egin behar dira txandan, eta argazkiak ez dira tokiak, baizik eta objektu antropologiko, kultural, historiko edo arkeologikoak.

Aurrekoak ››