Teknologia albisteak

GAZTEZULO

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Erabiltzailearen jarduna

Ianire Elorriaga: "Txapelketak irabazi arren, ezin ditugu kirolarientzako diru-laguntzak eskatu"

2015-02-13 : 11:50

Euskal Herriak eman duen skater profesional bakanetakoa da Ianire Elorriaga (Bakio, 1983). Basilean jokatzen zen Europako skate txapelketa sei aldiz irabazi du. Normalean, Mungiako skateparkean patinatzen du, Malen Skate Klubeko lagunekin. Baina guk lehenengo Ollie-a egin zuen lekuan batu nahi izan dugu berarekin, Bakioko skateparkean. Instalazioak oso egoera txarrean daude, eta horri sekulako haize ufadak gehitu zaizkio, baina esaten den bezala, Ianire ‘profesionala’ da, eta trabak traba, Galderrek argazkiak ateratzeko proposatutako guztia egitera animatu da. Esan bakarrik ez, izan ere, skater profesionala izan da Ianire urte luzez.

1

Galder Izagirre: "Photoshopak gizartearen etika jartzen du ezbaian"

2015-01-19 : 19:07

Abenduko aldizkarian Galder Izagirrerekin (Irun, 1974) musikaren munduan izandako ibilbideaz solastu ginen. Orain, bere beste pasioan sakonduko dugu, argazkilaritzan. 16-17 urterekin, argazkilaritza ikastaro bat egin zuen, eta teorian ikasitakoak praktikan jarri asmoz, dirua aurreztu eta Pentax P30 bat erosi zuen. Hainbat urtetan etxeko tiraderan hautsa hartzen egon zen, baina Fermin Muguruza eta Dut egitasmoaren baitan egindako biran, 1998an, bidaide eraman zuen. Azken aukera zen: probetxua ateratzen zion edo saldu egingo zuen. Bidaia horretan, irudimena eta sormena elikatzeko espazio amaigabea ireki zion kamerak, eta ordutik ez du tiraderan berriz gorde. Egun, Diapositivisme estudioan burutzen du bere lan profesionala.

Zuriñe Hidalgo: “Nahiago dut plaza dantzan baino sentimenduz beterik kantatzen ikusi”

2014-11-15 : 13:45

Hesian taldearen ‘Hegalak astinduz’ disko berria alde batetik, ETB1-eko ‘A ze banda!’ saioa bestetik; egunari gainontzekook baino ordu gehiago ateratzen dizkion irakaslea dugu Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990).

Hasier Larretxea: “Nik idazle bezala dardara dut beharrezko”

2014-11-14 : 10:59

Hasier Larretxea (Arraiotz, 1982) herri kiroletan erreferentea den leinutik datorren arren, zoriontsu izateko nahiak ez zion familia tradizioarekin jarraitzen utzi. Distantzia hartzeko joan zen Madrilera duela zortzi urte. Kezka eta katramilei aurre egin ondoren, iraganarekin bakean egoteko parada eman dion ibilbide pertsonalaren fruitua da ‘Larremotzetik’, narratiba poetikotik edaten duen autobiografia.

Gorka Karapeto: "Ez nuen motibazioaren bila joan behar, bera zen nigana etorri behar zena"

2014-11-13 : 09:15

Euskal Herriko eskaladan erreferentea da Gorka Karapeto (Azpeitia, 1981). Hamalau urterekin ibilbidea hasi zuenetik, hiru bider irabazi du Kirol Eskaladako Euskadiko txapelketa. Iaz motibazio faltak goi maila uztera eraman bazuen ere, atseden hartu eta indarberrituta egin du itzulera eskalada zirkuitora.

Mikel Esnaola: “Añorga biziko bada, Añorgan bizi behar dugu!”

2014-11-08 : 10:00

Añorgan emantzipatzeko aukerarik ez dutela ikusita borroka hasi dute bertako gazteek. Rezolako eraikinaren okupazioa hasiera baino ez da izan; Etxi Gabe kolektiboa sortu eta hainbat ekintza burutuko dituzte, arazoa konpontzeko administrazioa eta euren arteko komunikazioa lortzeko helburuarekin. 

Leire Rebole: “Ikastola osatzen dugun familia errotu da Nafarroa Oinez festaren antolakuntzan”

2014-10-19 : 09:19

Duela hamabortz egun Oriok Kilometroak festa hartu bazuen, asteburu honetan Nafarroako Ikastolen txanda izango da. Igandean –urriak 19– ospatuko dute Zangozan Nafarroa Oinez 2014. Urte eta erdiko lanaren ondoren, guztia prest dutenean elkarrzketatu dugu Leire Rebole (1981, Xabier), Zangozako Ikastolako zuzendaria.

1

Ika Mizka 2014 zirkuitua hiru unibertsitatetan egingo da

2014-10-18 : 10:46

Ika Mizka egitasmoaren inguruan indar gehiago bildu dira hirugarren edizio honetarako. GAZTEZULOk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimen honetan, iaz UPV/EHUk eta Mondragon Unibertsitateak lankidetzan jardun zuten, eta aurten Deustuko Unibertsitatea ere arituko da elkarlanean.

Fariba Sheikhan: “Erantzukizun orok esfortzua eskatzen du”

2014-10-15 : 08:28

Urtetxo bat besterik ez zuenean, inguruan musika entzun eta dantzatzen hasten zen Fariba Sheikhan (Gernika, 1988). Koxkortu zenean konturatu zen adierazpenaren adar guztiak erraietan zituela, eta behin batxilergoa amaituta, Sevillara joan zen bere pasioa garatzeko asmoz. Aita iraniarra du, ama gernikarra eta bera Euskal Herrian hazi zen arren, Teheranekiko lotura estua duela aitortu digu. Amak aukeratu zuen Fariba izena; euskaratuta, hipnotikoa edo magnetismoa duena esan nahi du. Seguruenik, jaio zenetik erakarri du antzezteak, baina 26 urte bete dituenean lortu du, “azken urteetako lanari esker”, aktore gisa izan zezakeen erronkarik handiena. Maiatzetik Madrilgo Lavapiés auzoa du bizitoki, hain zuzen, Antena3 telebista kateko El secreto de Puente Viejo telesailean buru-belarri hasi zenetik.

'Loreak': Esan gabekoen mamua

2014-09-25 : 12:22

Sail Ofizialean lehiatu den euskara hutsean egindako lehen filma, Garaño eta Goenagarena, etxekoak sentitzen ditugun aktoreek antzeztua… Ezaugarri asko euskaldunok begirunez begiratua izateko. Hau, baina, Sail ofiziala da, lehia, eta epaile betaurrekoak jantzita sartu nintzen Antzoki Zaharrera. Eta joder, betaurrekoak kendu behar malkoak lehortzeko. Hunkituta bai, eta liluratuta ere bai, bigarren aldiz patxadaz berrikusi eta aztertzeko gogoz.

Ana Goitia: “Egunero janzten duguna dendetan dago, ez pasareletan”

2014-09-13 : 10:28

Euskal Herriko moda blogaririk jarraituenetakoa da Ana Goitia (1981) lekeitiarra. ‘Personal shopper’ lanetan ere aritua, Annuik.com on-line denda ireki du;

berak diseinatutako arropak saltzen ditu. Oraintsu arte moda aldizkariek ezartzen zuten denboraldi bakoitzean zer zegoen boladan; modeloek jantzi, jendeak desiatu. Azken urteetan, baina, norbere burua erakusleihoan jartzen duten egoblogariak dira irakurleen konfiantza irabazi dutenak; kaleko jendea, irakurleen ispilu.

Gaztezulo-k Bilbao BBK Live jaialdian egindako elkarrizketak

2014-07-25 : 13:17

Uztailaren 10etik 12ra Bilbao BBK Live jaialdian izan zen Gaztezulo. Hemen topatuko dituzue Kobetamendin ondoko taldeei egindako elkarrizketak: Belako, Eskean Kristö, Croissants DJ's, Crystal Fighters, El Columpio Asesino, Izal eta La M.O.D.A.

Peyo Lizarazu: "Itsasoa umiltasuna zer den ikasteko irakaslerik onena da"

2014-07-13 : 11:17

Euskal kostaldean gero eta ezagunagoa den ‘Stand Up Paddle’ izeneko kirolak badu gurean erreferente bat: Peyo Lizararazu (Hendaia, 1975). Olatu gainean munduko SUP surflaririk onenetakoa, Belharra olatu ezaguna surfeatzen ere aitzindaria izan da.

Amarauna, aisialdi taldeek osatutako sarea

2014-06-28 : 10:05

Euskal Herriko hainbat aisialdi talde lotzen ditu Amarauna sareak. Elkarteak haur eta gazteen aisialdia kalitatezkoa eta euskal kulturan oinarritua izatea du helburu.

Ttalaka: “Euskal kulturaren sareko erreferente bilakatzea gustatuko litzaiguke”

2014-06-24 : 11:59

Adin guztietako euskaldunek aisialdia euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten lan egiten du ttalaka.org atari digitalak. Kultura sustatzeko sareko presentzia bermatu nahi dute.

Kike Areitioaurtena: «Komikizaleen artean gero eta onartuagoak daude superheroi homosexualak»

2014-06-06 : 09:46

Kike Areitioaurtena (1975) donostiarra Bear kolektiboko kidea da, eta ilustrazioa du ogibide. Berak marraztutako superheroi sendo, indartsu eta bizardunak  Hartzak.com helbidean daude ikusgai.

Amaia Elizaran: “Ezjakintasuna da dantzara hurbiltzea galarazten diguna”

2014-06-05 : 09:57

Menderatzen duen dantza modalitatea ez ezik, Amaia Elizaranen (Tolosa, 1992) bizi estiloa ere garaikidea da. Hona hemen teknologia berriak iparrorratz gisa darabiltzan nomada.

3

Natalia Tena: “Euskal azentua dudala esaten didate!”

2014-06-05 : 09:32

Hona hiru bide Natalia Tena (1984) aktore ingelesa ezagutzeko: Harry Potter sagako filmak, ‘Game of Thrones’ telesaila eta estreinatu berri duen ‘10.000 km’ filma. Laugarrena: kalean gurutzatzea.

Adam Ondra: "Baliteke datorren urtean Euskal Herrian egonaldi luzeago bat egitea"

2014-05-09 : 13:32

Momentuko eskalatzailerik onenetakoa, Adam Ondra (Brno, Txekia, 1993), Patxi Usobiagarekin (Eibar, 1980) entrenatzen ari da egunotan Euskal Herrian. Eta entrenatzetik aparte, lorpen azpimarragarri bat ere burutu du: 9a zailtasuneko bide bat bistara egitea, Baltzolako kobako (Dima, Bizkaia) 'Il domani' bidea. Munduan bera eta Alex Megos bakarrik izan dira horretarako gai.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››