Adin guztietako euskaldunek aisialdia euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten lan egiten du ttalaka.org atari digitalak. Kultura sustatzeko sareko presentzia bermatu nahi dute.
Segidarik izan ez zuen elkarte bati jarraipena emateko gonbitak jarri zuen Ttalaka Elkartearen hazia. Plataformarik gabe geratu ziren arren, zenbait proiekturi heltzeko gogotsu zeudenez, Ttalaka Kultur Elkartea abiatzea erabaki zuen Maitane Ayerregaray, Arkaitz Sukuntza eta Jokin Ayerregarayk osatutako hirukoteak.
Hutsetik sortu behar izan zuten kultur elkarte berria, tankera honetako proiektuak kudeatzeko modua ezagutu gabe. Hala ere, ezjakintasuna ez zen oztopo izan, eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan aurkeztu beharreko estatutuak egituratu ahal izateko, pixkanaka-pixkanaka elkartearen helburuak eta funtzionamendua zehaztu zituzten. Orain, hurrengo erronkari heldu diote; proiektuak gauzatu ahal izateko finantziaketa bideak aztertzen ari dira.
Ttalakak kolaboratzaile sare zabala dauka: “Proiektu berri bat hasten dugun bakoitzeko, gure laguntzaile sarea handituz doa”. Eta zer nolako laguntzaile taldea duten gainera! Kulturaren alorrean ezagunak diren hainbat aurpegi ikusi ahal izan ditugu ttalaka.org-n, elkarrizketen protagonista zein blogari gisa. “Egia da euskal kulturako aurpegi esanguratsuenei leku bat egin diegula, geure kulturako erreferenteak bultzatzea beharrezkoa iruditzen zaigulako; askotan atzerrira jotzen dugu-eta erreferente bila etxekoak ondoan izanda”. Baina ez dira pertsonaia ezagunak webgunean agertzen diren bakarrak, izan ere, proiektua martxan jarri aurretik deialdi irekia egin zuten blogari bila.
Erreportaje osoa
gaztezulo.com-en
Erantzun
Sartu