Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.
Oraindik ez al duzu zure bideoa bidali? Azkar ibili, entrega epea AZAROAK 10, ostegunean amaituko da!
Udazkeneko kolorez jantzi dugu GAZTEZULO azaroan; 178 alearen aurrerapena duzu jarraian! Hilabete honetan Niña Coyote eta Chico Tornado musikari bikotea elkarrizketatu dugu. Koldo Soret eta Usua De La Fuente, Ursula Strong bikoteak osatzen du rock taldea. 2012an hasi ziren gitarra, ahotsa eta bateriaz jositako soinu desertikoak eraikitzen eta gaur egun ‘Pozoi Records’ disketxea sortu eta nazioarte mailan ibiltzen dira euren erritmo gordina eta riff sakonak jaialdiz jaialdi jorratuz.
Goxoa da Izaro Andresen (Mallabia, 1993) musika; kaleratu berri duen OM diskoak meditaziorako deia egiten du, egunerokotasunaren erritmo biziari esku-balazta jarri, eta bizitza lasaitasunez eta sinpletasunez gozatzeko gonbita luzatuz. Energia positiboaz kutsatu gaitu abeslariak.
Hiru, bi, bat... filmatzen! Hemen da urte osoan zehar itxaroten ari zinen unea: GAZTEZULO VII. BIDEO LEHIAKETA! Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta errodatzen hasi!
Dagoeneko zortzi urte igaro dira ‘Go!Azen’ filma eta ondorengo telesaila estreinatu zirenetik. Haren jarraipena, 2. fenboraldia, ETB1ek irail honetan estreinatuko du. grabaketan tartetxo batez muturra sartzeko aukera izan du Gaztezulok. Ikasleak irakasle bihurtu dira, eta...
Aplikazio oso ezberdinak dira, baina hirurek pertsonen arteko komunikazioa dute ardatz. Pokemon Go jokoari esker, gazteak –eta ez hain gazteak– sofatik altxa eta hiriko txoko guztietan biltzen hasi dira. Instagram Storiesen bidez, gustuko genuen pertsonek argazkietatik salto egin eta bideo bidez beraien egunerokoa ikusteko aukera dugu eta Google Duo bideo deiekin gure lagunen arteko komunikazioa azkarragoa eta aberatsagoa bihurtu dezakegu. Baina, goazen aplikazio bakoitza harago aztertzera. Zer dago bakoitzaren atzean?
Oporren bueltako ajea gainditu ezinik zabiltza? Irailerako prestatu dugun GAZTEZULO aulkitik altxako zaitu kolpe batean! Hemen duzu 176 alearen aurrerapena. Adi berrikuntzei!
Uztailaren 2an, 'Un día nada más' El Drogasen diskoa grabatu zuten Iruñeko Zitadelan, ahaztezina izan zen kontzertu erraldoian. Abeslariak bere etxeko ateak zabaldu zizkigun, eta sekula aurretik entzun ez dituzun istorioak kontatu zizkion GAZTEZULOri.
Udan jaialdiz jaialdi saltoka ibiltzen zara? Adi GAZTEZULOk Instagramen martxan jarri dugun lehiaketari! ‘Mundaka Festival’erako 70 euroko bi bonu irabazi ditzakezu! Igo zure argazkia uztailaren 3a baino lehen!
Oporretara zoaz? Ez ahaztu maletan uztaileko GAZTEZULO sartetzaz! Hemen duzu 175 alearen aurrerapena. Hilabete honetan, besteak beste, Enrique Villareal ‘El Drogas’ abeslaria elkarrizketatu dugu. Uztailaren 2an El Drogasek ahaztezina izango den kontzertua emango du Iruñean. Bere etxera eta toki kuttunetara gonbidatu gaitu eta bertan eta sekula entzun ez dituzun istorioak kontatu dizkigu!
Uda giroarekin batera dator ostiral honetan ekaineko GAZTEZULO aldizkariaren 174. alea. Oraingoan, 'Maker' kulturaren sekretuak erakutsiko dizkizugu. Ba al dakizu zer den Purple Drank? Adi, ez baita musika talde baten izena. Hain zuzen, izen bitxiko musika talde bat elkarrizketatu dugu hil honetan: Baobabs Will Destroy Your Planet. Horrekin batera, Fran Morenoren lana ezagutuko dugu erreportake fotografiko batekin.
Zergatik erabiltzen ote dute isuri urdina odola irudikatzeko? Zergatik pinpilinpauxak, zergatik loreak, eta nolatan lainoen usaina? Konpresa eta tanpoien iragarkiak, normalizatu ditugun arren, misterio galanta dira. Baina ez dira inuzenteak, eta aurreko galdera horien erantzunak ez dira hutsalak.
Edukiak online libreki mugitzearen zentzua nahiz onurak aspaldi ulertu eta berehala barneratu genituen gure bizitzetan eta sarean egin nahiz aritzeko moduetan. Eta zergatik ez offline? Zergatik ez ‘laino’tik espazio publikora jaitsi?
Konturatu orduko maiatza iritsi da eta, horrekin batera, GAZTEZULO aldizkariaren 173. zenbakia.
Nekeari aurre egiteko, tentsiotik ihes egiteko, konfiantza nahiz ziurtasuna areagotzeko, arriskuaren hautematea distortsionatzeko, galdeketetan presoak aitortzara behartzeko... asko eta askotarikoak dira testuinguru belikoetan drogek bete dituzten funtzioak.
Hondarribitarrak hamarkada bat beteko du aurten Bartzelonan, eta 2007az geroztik Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) euskal ikasketen lektorea da. Bigarren hanka Euskal Herrian du ordea, hainbat iritzi kritikari gisa aritzen baita. Kazetaritzaz, literaturaz, kataluniako prozesuaz... solastu gara berarekin.
2011n kaleratu zuten Jupiter Jon irundarrek euren lehendabiziko bilduma.
Lau urtez zuzenekoetan sortzen duten giroaz gozatu ondotik, taldearen bigarren
bilduma argitaratu eta aurkeztu berri dute: ‘Eta metaforak greba egin zuen’.
Nerea Garrido (1983, Irun) taldekidearekin solastu gara.
Euskal Herrian audientzia datu bikainak ditu Espainiako La Sexta telebista kateko ‘Salvados’ saioak. Boterearen azote gisa ikusia den Jordi Évolerekin (1974, Cornellà del Llobregat) izan gara.
Pozez hartu du gure bisita, eta parez pare zabaldu dizkigu Ramón Lara zuzendari eta ekoizlearekin batera duen bulegoaren ateak. Elkar aurkeztu eta elkarrizketa hastear dugula oparitu diogu GAZTEZULOren martxoko zenbakia, eta konturatu gabe, bera hasi da gu elkarrizketatzen; berezkoa du jakinmina. Kontatu digu lagunekin egin zuen lehendabiziko bidaietako batean etorri zela Euskal Herrira estreinakoz, eta ordutik, estimu berezia diola gure lurrari.
Zein presentzia dute emakume kirolariek komunikabideetan? Eusko Jaurlaritzak gaiaz ateratako txostenak eman du zeresanik. Informazio gehigarria eskaini asmoz, hona GAZTEZULO aldizkariko zenbait datu.