Gazteentzako zientzia-erronka tailerra eta umeentzako txiki-zientzia gunea izango da Deustuko jaietan, Bizilaberen eskutik. Jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.
2019ko Deustuko jaietan, ume eta gazteen programazioaren barruan, Bizilabek 'GYNKANA ZIENTIFIKOA ETA TAILERRAK' izeneko saioa eskainiko du. Jaiak martxoaren 16tik 23ra izango dira, eta Bizilabek eskainiko dituen gazte eta umeentzako zientzia-erronka tailerrak eta jarduerak martxoaren 21ean izango dira, arratsaldeko 17:00etan, Deustuko Botikazahar parkean, ikertzaile errealen zein begiraleen parte hartzearekin.
Jarraian agertzen direnak izango dira eskainitako ekintzak:
- Tailerrak (17:00-18:30): 9-12 urteko umeentzako
- Txikien txokoa (17:00-18:30): 3-8 bitartekoentzat (3-5 bitartean gurasoekin).
- Ginkana (18:00-19:30): familia eta koadrilentzat, kooperazioa eta laguntasuna lantzeko.
Erantzun
Sartu