Teknologia albisteak

Abian da BIZILABE, Elgoibarko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko ekimen berria

Erabiltzailearen aurpegia
2019-06-25 : 10:22

Elgoibarko Udalak urrian jarriko du martxan ekimena udalerriko industria-sektorea sustatzen laguntzeko. Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain 11 eta 14 urte arteko gazteen artean, BIZILABE sortu du, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin, eta Elhuyar sortzen ari den Euskal Herriko gazteentzako ikerketa-zentroen sarean kokatu du.

Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza lanean, udalerriko neska-mutiko txikiekin. Horretarako, ikasleei zuzenduriko tailer teknologikoak, Robotika izenaz ezagutzen direnak, jarri izan ditu abian. Urte hauetan, 250 haur inguruk parte hartu izan dute tailerrotan, eta programazioari, robotikari, sentsorikari, muntaketarako trebetasunei… buruzko proiektuak egin izan dituzte, era dibertigarrian eta ludikoan.

2019-2020 ikasturteari begira, udalak beste aurrerapauso bat eman nahi du eta berrikuntza gisa, BIZILABE izeneko gunea jarriko du abian, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzeko, eta bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. Hala, 11 eta 14 urte arteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Irailaren 2tik 6ra tailer monografiko bat egingo da, BIZILABE zer izango den labur-labur azaltzeko, eta ikasturteko programa ere martxan izango da urriaren 4tik aurrera. Era berean, irailaren 28an, Debabarreneko topaketa ospatuko da Elgoibarren, non Euskadiko 3. Hezkuntza Robotika Txapelketako proposamen nagusienak eta tailer monografikoan egindako proiektuak erakutsiko diren.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu