Teknologia albisteak

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna Ermuan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-02-08 : 18:19

Egun berezi hori ospatzeko azoka antolatu du Ermuko Udalak herriko plazan, Elhuyarren laguntzarekin. Emakume zientzialariak, plazara! Zientziaz gozatzeko, eguneroko jardun profesionalean zientzialari eta ikertzaile lanean dabiltzan lau emakumeikertzailerekin saioa antolatu du Ermuko Udalak Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako haurrek esperimentu sinple bezain dibertigarrietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

 

 

Esperimentuak egin, zientziarekin jolastu, eta nahi beste galdera egingo dira! Koloreekin jolastuko da gozokien kromatografia eginda, SLIMEa fabrikatuko dute gertaera horren oinarri zientifikoa ulertuz, bainu-ponpa eferbeszenteak egingo dira, eta horien atzean dagoen kimika ulertu, huts makina batekin egin daitekeena ikusiko dugu, eta beste hainbat sorpresa biziko dira.

Hau guztai, ERMUKO MERKATU PLAZAN izango da, arratsaldeko 17:00-18:30 bitartean. 

Han ikusiko dugu elkar!  

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago