Aurtengo Zientzia Azoka jaia maiatzaren 11n izango da, Bilboko Plaza Barrian. DBHko eta batxilergoko 32 ikastetxetako gazteek osatutako 90 proiektu aurkeztuko dira Plaza Barriko arkupe eta erdigunean. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izango dira. Zientzia-proiektuak eta proiektu teknologikoak lantzen aritu dira ikasturtean zehar, eta horiek erakutsi eta azalduko dituzte.
Aurtengo Zientzia Azokan Europako hainbat kideren bisita izango dugu; horrela, Erasmus+ programako SPOON proiektu europarreko kideak izango dira bisitan Bilboko Plaza Barrian: Estrasburgoko, Kataluniako, Herbeheretako eta Kroaziako kideak izango dira Elhuyarren koordinaziopean. Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta irakasleen trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin izango dira SPOON proiektuko kideak. Bestalde, Erasmus+ programako STEMFAIRNET proiektu europarrean ere ari da Elhuyar; helburua da zientzia-azoken inguruko sarea sortu eta zientzia-azokak aberasgarriagoak bihurtzea (bai konpetentzien garapenaren aldetik, bai inklusioaren aldetik) eta, horretarako, azoka egunean gertatzen den guztia dokumentatuko da.
Eguneko programa
12:00etan Azokaren irekiera
12:00 - 15:00 / 16:00 - 18:00: Arkupean eta erdiguneko karpan gazteen stand-ak
12:00 - 14:30: Erdiguneko karpan, txikienen esperimentuak eta txikienentzako tailerrak
12:00 - 16:30: Erdigunean, eremu profesionala: ikertzaile profesionalen proiektuak
UPV/EHU
Deustuko Unibertsitatea
Bele. Euskal Lutheria Eskola
Bizkaia Talent
17:00 - 18:30: Ginkana eta joko zientifikoak plazaren erdigunean.
17:00 - 20:00: Erdiguneko karpan, Zientzia-Azokako marrazkien erakusketa, Dibujatolrato-ko kideek egindakoak
19:00 - 20:00: Eszenatokian sari-banaketa
Zatoz gurekin zientziaz gozatzera!
Erantzun
Sartu