Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
CodeSyntax enpresak Blogak.eus komunitatean (bloga edonork euskaraz erraz sortzeko plataforman), funtzionalitate berria garatu dugu: azken hilabeteotan berrikuntza handi bat erantsi diogu plataformari, Eusko Jaurlaritzaren IKT dirulaguntza bati esker: Ikasblogak. Irakasle eta ikasle rol desberdinak planifikatu ditugu, ikastetxearen eta Ikasgelaren araberako antolakuntza gehitu ere bai... Funtzio interesgarri berri mordoxka 15 urte betetzera doan Blogak.eus komunitaterako.
Gehiago edo gutxiago, baina denok ari gara lanean, ikasketetan, lagunekin edo familiarekin telekonferentzian.
telekonferentzia: Elkarrengandik urruti eta telekomunikazio-sistema baten bidez konektatuta dauden bi pertsona-talde edo gehiagoren arteko bilera. (Telefonia Hiztegia, Eusko Jaurlaritza)
Sustatu sortu zuen eta oraindik albistegi teknologiko hau egiten duen enpresak, CodeSyntax-ek, 20 urte bete ditu gaur. Ospakizuna, halabeharrez, ez da publikoa eta jendetsua izan: langileen arteko lan-bileraren ondorengo txin-txin kolektibo bat izan da, Jitsi bideo-konferentzia sistemaren bidez egina.
Xabi Arbulu informatika ingeniariak aurkeztutako 'Erloju-orduak' proiektuak Egunean Behin jokorako galdera-sistema automatikoak sortzeko lehiaketako lehen saria (500 euro) lortu du. Lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak bultzatu dute, CodeSyntax enpresarekin elkarlanean.
CodeSyntax-ek aplikazioa garatu du Eibarko Udalarentzat, zeina Android eta iOS bertsioetan instala daitekeen mugikorretan. Webgunearen azpiegitura aprobetxatuz, Plone delako edukia kudeatzeko sistema, honen API funtzioei esker erraz garatzeko moduko aplikazioa izan da.
Baltistan Fundazioaren webgunea berritu dugu, Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz. Webgune berri honen helburua Fundazioak egiten dituen ekintzen berri ematea da, aldi berean kolaboratzaile eta donazioak lortuz.
Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzun sistematiko edo automatikoak sortzeko lehiaketa antolatu dugu CodeSyntax-ek, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak. Informatika ikasleei zein programazioaren zaletu guztiei irekia (Unibertsitate honetakoak izan ala ez). Otsailaren 11tik martxoaren 15era egongo da irekita proposamenak aurkezteko epea.
Otsailaren 3an, astelehenearekin, hasiko da Egunean Behin jokoaren 3. denboraldia. Zortzi asteko denboraldi labur bat izango da, denboraldiko sailkapen orokorra egongo da (taldekakoak ere bai), galderak sortzeko sustapen ahalegin berezi bat egingo dugu, eta berriz ere zuzeneko final bat izango dugu, Laboral Kutxak babestuta.
60.000 euskaldunen artean 3.5 milioi partida jokatu ziren Egunean Behin jokoan 2019. urtean. Udaberrian jaio zen jokoa CodeSyntax enpresaren eskutik, eta uda aurretik gorakada konstante bat izan zena (1. denboraldia deitu genion epe honi), arrakasta handi bat bilakatu zen irailetik abendura. 2. denboraldian. Joan den igandean, abenduak 29, itxi zen fase hori. Otsailaren 3an aktibatuko da berriro jokoa baina, bitartean, hor dituzue datu batzuk jokoak iaz eman zuena baloratzeko.
Azken egunetan egindako karga masibo baten ondoren, 100 film baino gehiagoren azpidatziak igo ditugu Azpitituluak.eus webgunera, guztira 1.200 film baino gehiago daudelarik jada datubasean. Era berean, telesaileko ataletan 75 inguru igo ditugu 2019an.
JarriON aplikazio mugikorra da, Android eta iOS bertsioak dituena eta CodeSyntax-ek garatua, eta euskarazko hainbat ikus-entzunezko biltegiratzen ditu. Aplikazioan ikusgai izateaz gain, Chromecast gailua edukitua, telebistara ere bidal daiteke seinalea (audio zein bideo). Aurten, berrikuntza gehitu diogu, web interfaze bat, zeinean erabiltzaileok alta eman eta zuen kanal propioa sortzea erabaki dezakezuen.
Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain: azken asteetan lehen 10 postuetan saulkatu direnek jaso dituzte gonbidapenak, eta toki batzuk bete dira. Gainerakoak gonbidapenez bete nahi ditugu, eta izen-ematea ireki dugu. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da, eta hortaz, gonbidapena bete bakarrik gero 14an etortzerik baduzu, eta gero, ba zozketa bidez tokatzen bazaizu... erantzunaren zain egon.
CodeSyntax enpresako produktuen muinean, neurri handi batean Python teknologia dugu (Sustatu.eus-en tripetan ere bai). Programazio lengoaia libre bat, hainbat produkturen oinarrian dagoena. Software librearen munduan ohikoa denez, produktu horiek eta programazio lengoaia bera bizirik mantentzeko modu bat da nazioarteko komunitate bat sustatzea, tarteka batzea, eta zubiak eraikitzea. CodeSyntax-ek ere parte hartzen du ahal duen neurrian horrelako ekimenetan: azken asteotan egon gara PyConEs Espainiako Python biltzarrean, Odoo nazioarteko konferentzia batean Bruselan, eta astelehenetik bi lagun izango ditugu kokatuta PloneConf konferentzian, Italian.
CodeSyntaxek berritu egin du Euskal Kultura Erakundearen Eke.eus webgunea, Ipar Euskal Herriko euskarazko webgunerik beteranoenetakoa (lehen bertsioa, eke.org domeinuarekin, 1998an sortu zen). 2012koa zuen aurreko bertsioa EKEk, eta mugikorretarako egokitzapenaren aldetik, aldea nabarmena da orain berritu den bertsioan.
Bertsoeskola.eus webgune berria garatu du CodeSyntax enpresak Bertsozale Elkartearentzat. Bertso eskoletan erabiltzeko materialaren bilgune bat da. Django azpiegiturarekin egindako webgune bat da, Python lengoaian kodetua.
Agindu bezala, astelehenean, irailak 16, hasiko da martxan berriro Egunean Behin joko mugikorra. Pizgarri extra gisa: berriro ere sariak, 10 lehenak finalerako sailkatuko direla jakitea, eta galdera sorta berriak.
Irailean itzuliko ginela esan genuen, eta itzuliko gara, bai, lasai: Egunean Behin mugikorreko jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da, astelehenarekin. Eta printzipioz Gabonak arte luzatuko da, abenduan egin nahi dugun ekitaldi batekin erremate moduko bat emateko: Zuzeneko finala izango da, abenduaren 14an, larunbatarekin, Azpeitiko San Agustin kulturgunean eguerdian, 12.00etan.
UEUren 47. Udako Ikastaroen barruan “Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna” ikastaroa eman zuen gure lankide Mikel Lizarraldek. UEUko lagunek elkarrizketa egin zioten Unibertsitatea.net webguneko euren blogean, eta hona dakargu artikulua. Odoo softwarearen inguruko ikastaroa eman zuen, enpresa eta erakunde txikien barne kudeaketa antolatzeko oso baliagarri izan daitekeen erreminta.
CodeSyntaxek martxoan Egunean Behin mugikorreko jokoa publikatu zuenetik, hazkunde iraunkor batekin eboluzionatu du jokalarien baseak. 10.000 inguruk jokatu dute azken astean, bakoitzak batez beste 5,5 partida. Jokoa martxan izan den denboraldi labur honetan, 600.000 partida, 6 milioi galdera, 4.000 talde martxan. Aste honetan igandera arte egiten ari den lehiaketatxoaren ondoren, aldiz, atseden hartuko dugu, irail erdira arte.
Azpitituluak Euskaraz webguneko hamar film etxean ikusteko moduan jarri ditugu, Jarrion aplikazioaren bidez. Mugikorreko aplikazioarekin eta Chromecast gailuarekin, ikusi etxeko telebistan film hauek, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpidatziekin.