Koronabirusaren garaian, itxialdiarekin nahiko ondo moldatu den enpresa izan da geurea, CodeSyntax. Telelanerako gaitasuna bazegoen lehendik garatua, eta neurri indargarri batzuekin aurrera egi9n genuen. Oro har, sektore teknologikoa ondo moldatu da egoerara, eta duela hilabete batzuk (martxo/apiril aldean) biltzar teknologikoak ospatu gabe geratu baziren ere, ekainetik biltzarrak itzuli dira, formatu teknologikoan. Halako bitan, Euskal Herritik mugitu gabe, izan dira gure informatikariak azken asteetan: Ionic Conference 2020 delakoan, eta Python Web Conference 2020.
Python Web Conference 2020 guztiz sarekoa izan zen. Python da CodeSyntax-ek gehien darabilen programazio lengoaia, software libre indartsua, eta nazioarteko komunitate sendo bat dauka. Mikel Larreategi geure programatzailea izan zen webconf honetan.
Antolaketari dagokionez, Slack tresna erabili zen partehartzaileen arteko komunikazioa errazteko eta LoudSwarm izenekoaren bidez integratu ziren Zoom erabiliz egindako hitzaldiak, Slackeko elkarrizketak eta inkesta laburrak.
Mamiari buruz, irakur Larreategiren sarrera geure blogean.
Kasu honetan, garapen mugikorrak egiteko framework edo azpiegitura da Ionic. Egunean Behinegunean geure aplikazioa, eta egin ditugun beste batzuk, garapen bakarrarekin iOS zein Android ingurunetarako emaitza izatea ahalbidetzen du. Ionic Conf 2020 aurtengoa guztiz telematikoa izan zen, eta ekainaren 24an gertatu zen.
Kasu honetan, Bittor Poza geure garatzailea izan zen konferentzian, zeina ekainaren 24an garatu zen. Kasu honetan, antolakuntza Python-ekoan baino sinpleagoa izan zen. Emanaldiak Youtube bidez izan zen eta galderak egiteko kanala Twitter izan zen, #askioniconf traola erabiliz.
Pozaren kronika hemen, non hitzaldi interesgarriak bildu dituen.
Erantzun
Sartu