Teknologia albisteak

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen artikuluak

Egunean Behin jokoaren Donostiako finalean, ospakizuna eta lehia

2023-04-01 : 12:03

Guuktelekomunikazio enpresak babestutako Egunean Behin jokoaren 11. denboraldia atzo amaitu zen,  Euskadiko Parke Teknologikoetako Donostiako Campusean egindako finalean, zeina Parkeen elkarteak eta SPRIk babestu zuten. 120 lagune artean, aretoko zuzeneko partidak erabaki zituen irabazleak. Jokoaren lau urteko ibilbidea ospatzeko modua ere izan zen.

Egunean Behin zuzeneko finala berriz areto batean, martxoaren 31n

2023-03-21 : 17:32

Irudian erakusten duguna laster errepikatuko da: Kike Amonarriz showmanak aurkeztutako Egunean Behin aretoko in-situ finala izango da martxoaren 31n, 18.00etan, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan. Martxan den jokoaren 11. denboraldiko eguneroko partidak igande honetan amaituko dira, baina denboraldiko irabazleak final horretan erabakiko dira. Denboraldian sailkatzen diren lehen 100 jokalariek tokia izango dute, baina hutsuneak betetzeko izen-emate orokorra ireki dugu, itxaron-zerrenda bat osatzeko.

Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsioa (Un Cop Al Dia) astelehenean hasiko da martxan

2023-02-24 : 09:55

Egunean Behin jokoak bere hirugarren hizkuntza-bertsioa estreinatuko du datorren astelehenean, otsailak 27, Un Cop Al Dia katalanezko aplikazioa. Azken hilabeteetan Cwis Bob Dydd galesezko bertsioak izandako harrera onaren ondoren, beste urrats bat CodeSyntax-ek sortutako joko honen nazioartekotzean.

Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa kalean da: Cwis Bob Dydd

2022-11-10 : 08:36

Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa irten berri da merkatura, 12 asteko denboraldi batekin eta Cwis Bob Dydd izenarekin. Jokoa CodeSyntax euskal enpresak garatu du, Tinopolis ekoiztetxe galestarrarekin batera, bertako S4C galesezko telebista publikoaren enkarguz, eta S4C eta Galesko Gobernuaren finantziazioarekin.

PloneConf nazioarteko software biltzarra Euskal Herrian egingo da 2023an

2022-10-22 : 11:07

CodeSyntax euskal enpresak darabilen azpiegituretako bat da Plone, eta CMS honen 2022ko urteko biltzarra (PloneConf) joan den astean izan zen Namurren (Belgika). Bertan iragarpen inportante bat egin ahal izan genue: datorren urteko PloneConf 2023 Euskal Herrian izango da, PloneConf Basque Country antolatuko dugu. Software libreko teknologia inportante baten mundu osoko garatzaileen biltzarra geurean, Euskal Herrian.

Takatekla itzultzen da Twitchera gaur, "denboraldi" bat hasteko

2022-02-07 : 13:22

2021ean Ion Lizarazu Twitch-lariak asmatutako Takatekla jokoa gaur itzuliko da Twitch-era, atseden baten ostean, "denboraldi" bati ekiteko. Aurrerantzean CodeSyntax enpresaren babespean, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskalgintza-IKT deialdian laguntza jaso ostean. 2022 hasiera honetan, otsail eta martxoan zuzeneko lehiaketetako emaitzak batu egingo dira, eta sariak egongo dira denboraldi amaieran. Gaur gauetik hasita, astelehenero izango da Takatekla 21.00etan https://www.twitch.tv/ionliz kanalean. 

ADIMEN: Hedabideentzako agiritegi adimendun bat egiten elkarlanean

2021-12-20 : 08:41

ADIMEN proiektuarekin multimedia edukien artxibo digital aurreratura lantzen ari gara CodeSyntax-en, Tokikom toki komunikabidem sarearekin, Goiena komunikazio taldearekin, eta Vicomtech zentro teknologikoarekin batera. Helburu nagusia da multimedia edukien artxibo digital aurreratu eta berritzaile bat garatzea, artxibategi digiatala formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia), landu ahal izateko, berebiziko intereseko gauza hedabideentzat (adibidez), proiektuan bazkide diren Tokikom eta Goienarentzat.

Funtzionalitate eta eduki berriak Mendiak aplikazio eta webgunean

2021-11-13 : 15:08

Mendiak aplikazioak (AndroidiOS) eta webguneak (Mendiak.eus) berrikuntzak estreinatu dituzte azken asteetan zehar. Aplikazioko gaitasunetan, norberaren herriko inguruko 50 mendi garaienak erronken aukeran ager daitezke; eta "igo nahi dut" aukera ere gehitu dugu, mendi gogoko bat seinalatzeko. 

Garatzaileentzako lan eskaintza CodeSyntaxen

2021-11-05 : 10:05

Sustatu webgune hau, Egunean Behin jokoa eta hainbat bezerorentzako beste hainbat lan egiten dituen CodeSyntax enpresan jende bila ari gara gurekin lan egiteko eta Frontend arloa indartzeko. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela. Egun osoko lanaldia eskaintzen da eta kontratu mugagabea. Partzialki, telelana egiteko aukera. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Plone, arrakasta kasua software librean

2021-10-22 : 12:39

CodeSyntax-entzat inportantea da Plone izeneko softwarea: edukia kudeatzeko sistema edo CMS delakoetan, aukera librea, sendoa eta euskaratua, Python programazio lengoaian oinarritua. 21. mendeko software librearen arrakasta kasuetako bat da Plone, eta bere komunitatea da bere indarra, ez dago enpresa zehatz bat bere atzean, taldelana baizik. Komunitate hori PloneConf edo Plone Konferentzietan biltzen da mende hasieratik, eta 2021ekoa hurrengo bederatzi egunetan izango da, 19. edizioa. Aukera bikaina da garapen berrietan ezagutza handitzeko, arrakasta kasuak partekatzeko eta komunitatearen etorkizunaz hausnarketa konpartituta egiteko. Aurten ere ez du huts egingo CodeSyntax-ek PloneConf-en, eta izatez Silver sponsor edo zilarrezko babesle izango gara bertan.

Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoa

2021-07-22 : 12:04

Gure enpresaren blogean, gure sistema arduradunak, Aitzol Naberan ingeniariak, joan den asteko Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoaz idatzi du. Telebistan saioa zegoen bitartean, 25.000 lagunek jokatu zuten aldi berean gure jokoan. Ondo irten bazen, aurrez ondo prestatu ginelako izan zen.,

Dena prest Biba Egunean Behin osteguneko finalerako

2021-07-14 : 10:31

Bihar osteguna, uztailak 15, izango da Biba Egunean Behin telebista saio zuzenekoa ETB1en: Egunean Behin jokoaren 7. denboraldiaren itxiera izango da, prorroga baten gisa, eta etxetik parte hartu ahal izango da, denok batera, galdera berdinekin jokatuko diren txandetan, 1.000 eta 2.000 euroko sarien bila. Konektatu ostegunean ETB1era 21.15etan, eskuetan mugikorra duzuela!

Munduko Plone Egunean, Plone euskaraz azaldua munduari

2021-04-28 : 15:12

Egutegiko egun bakoitza bada gauza baten edo bestearen nazioarteko eguna. Guk CodeSyntax-en gaurkoa ospatzeko motiboa badugu: World Plone Day edo Munduko Plone Eguna da apirilaren 28an. Webguneak egiteko edukia kudeatzeko sistema edo CMS bat (Content Management System) indartsu bat da Plone, Python programazio lengoaian oinarritua. Plone egun honetarako Plone.org nazioarteko komunitatearen taldeak eskatu zuena da herrialde bakoitzean bideoak egitea, nork bere hizkuntzan, Ploneren bertuteak, adibideak edo dena delakoak azalduz. Streaming etengabean ari dira bideo horiek ematen Ploneren Youtube kanalean, eta arratsaldeko 16.00etan geurearen txanda da. Plone euskaraz azalduta, ingelesezko azpidatziekin.

Euskarari lotutako ekintzailetza digitalaren bideragarritasuna aztertzeko proiektua

2021-02-01 : 10:05

Deusto Business School delakoak (Deustuko Unibertsitateko adarrak) eta CodeSyntax-ek lankidetza hasi dute, DBSko ikasle talde batek gradu amaierako lana egiteko. Euskararen munduari lotutako ekintzailetza digitaleko ekimenek duten bideragarritasuna aztertzea du helburu lankidetzak.

CodeSyntaxek garatzaileak gehitu nahi ditu enpresara

2020-12-19 : 10:14

Sustatu egiten duen Interneteko enpresa, Eibarko CodeSyntax, enpresan lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari da. Web inguruneko informatika software garapen lanak egiteko pertsonen bila gabiltza.

UMAP, 10 urte Twitterreko euskarazko jarduna jaso eta aztertzen

2020-10-31 : 10:43

2010eko urrian argitaratu zuen Codesyntaxek RobSoc teknologian oinarritutako Umap.eus webgune eta zerbitzua. Twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen jardu du harrezkero, Twitterren dabiltzan euskaldunak aurkitzen, euren txioak jasotzen eta euskarazkoak bahetzen. Dena automatikoki. 10 urte bete ditu, hortaz, CodeSyntaxen dugun zerbitzurik kuttunenetakoak.

Bizum bidezko ordainketak posible dira jada webguneetan, adibidez Erran.eus-en

2020-09-10 : 09:06

Erran.eus agerkari lokalak ordainketa modu berria ezarri du bere webgunean eta Ttipi-Ttapa aldizkarian urtebetetze zoriontzeak argitaratzeko: Bizum bidez. Tokikom Plataforma darabilen webgunea da Erran, eta CodeSyntax-ek egin du egokitzapena. Ordainketa plataforma batekin konexioa doan (ia) edozein webguneren esku dago jada Bizum bidezko kobraketa egiteko modua, merkataritza elektronikoa erraztu dezakeen kontu bat. 

Programatzaileen konferentziak urrutikoak dira orain

2020-07-18 : 12:04

Koronabirusaren garaian, itxialdiarekin nahiko ondo moldatu den enpresa izan da geurea, CodeSyntax. Telelanerako gaitasuna bazegoen lehendik garatua, eta neurri indargarri batzuekin aurrera egi9n genuen. Oro har, sektore teknologikoa ondo moldatu da egoerara, eta duela hilabete batzuk (martxo/apiril aldean) biltzar teknologikoak ospatu gabe geratu baziren ere, ekainetik biltzarrak itzuli dira, formatu teknologikoan. Halako bitan, Euskal Herritik mugitu gabe, izan dira gure informatikariak azken asteetan: Ionic Conference 2020 delakoan, eta Python Web Conference 2020.

Itxialdia bukatzearekin batera, berrikuntzak eta funtzionalitate berriak Mendiak.eus eta Mendiak APPean

2020-06-08 : 12:35

Ondo bidean, datozen egunotan amaituko da larraldi egoera Euskal Herrian (Iparraldean zein Hegoaldean) eta itxialdia bukatzearekin batera Euskal Herriko lurraldeetan barrena mugitzeko aukera ere izango dugu denbora gutxi barru (dagoeneko mugikortasuna librea da eremu batzuetan). Une egokia izan daiteke, beraz, mendira joateko eta Euskal Herriko txoko eta bailarak ezagutzeko. Euskal Herriko mendien inguruko aplikazioa da Mendiak APPa (eta bere webgunea, Mendiak.eus). 2016an sortua, harrezkero eguneraketak eta hobekuntzak egiten jarraitu dugu. Azken hilabeteotan egindakoen berri eman nahi dizuegu. Izan ere, eguneraketa mordoxka egin baititugu konfinamenduan zehar, behin gure etxeetako ateak irekita, guztion esku daudenak.

Txiolari euskaldunen profil zehatzagoak orain Umap-en

2020-04-30 : 09:13

Twitterreko euskarazko jarduna bildu eta analisatzen duen tresnak, Umap-ek, datu berrien bisualizazioak estreinatu berri ditu. Twitterreko euskarazko jardun osoaren zatirik handiena harrapatzen du CodeSyntax-ek prestaturiko tesna honek, eta ikuspegi orokor bat emateko aukera ematen digute. Orain, erabiltzaile bakoitzari buruzko datu gehiagorekin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››