Teknologia albisteak

Takatekla itzultzen da Twitchera gaur, "denboraldi" bat hasteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-07 : 13:21

2021ean Ion Lizarazu Twitch-lariak asmatutako Takatekla jokoa gaur itzuliko da Twitch-era, atseden baten ostean, "denboraldi" bati ekiteko. Aurrerantzean CodeSyntax enpresaren babespean, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskalgintza-IKT deialdian laguntza jaso ostean. 2022 hasiera honetan, otsail eta martxoan zuzeneko lehiaketetako emaitzak batu egingo dira, eta sariak egongo dira denboraldi amaieran. Gaur gauetik hasita, astelehenero izango da Takatekla 21.00etan https://www.twitch.tv/ionliz kanalean. 

Denboraldiko sariak izango dira Tolosako Ama Tabernan dastatze menu parea. Denboraldiko irabazlearentzat izango dira menu horiek, hau da, saio guztietako finaletan lortutako puntuazioen baturan aurrena geratzen denak eramango du. Beste bi dastatze menu denboraldi osoan zehar parte hartu dutenen artean emango dituzte; hortaz, adi, gaur bertan parte hartzen hasi.

Takatekla Twitch-eko zuzeneko bat da, baina lehiaketa interaktiboa ere bai. Konektatu eta ikusi, badu horrela bere grazia; baina Twitch-en erabiltzailea baduzu, eta kanalari jarraitzeko ematen badiozu, parte hartu dezakezu. Joko sinplea da, panelak agertzen dira, eta taka-taka teklatuan azkar izatea da kontua. Ez da beste munduko gauza, baina bere sinpletasunean du grazia. Harpidetu edo jarraitu IonLiz-en kanalera.

Ion Lizarazu Takateklaren asmatzailea antzuolarra da, 3000 Twitz Twitch-eko eduki sortzaile euskaldunen komunitateakoa da, eta programatzailea da CodeSyntax-en, Sustatu egiten duen enpresan. 

Gogoratu, aur 21.00etan eta hurrengo astelehenetan berdin, konektatu Takateklara: https://www.twitch.tv/ionliz 

Erantzun

Sartu