Teknologia albisteak

Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoa

Erabiltzailearen aurpegia
2021-07-22 : 12:04

Gure enpresaren blogean, gure sistema arduradunak, Aitzol Naberan ingeniariak, joan den asteko Biba Egunean Behin egitea izan zen erronka teknologikoaz idatzi du. Telebistan saioa zegoen bitartean, 25.000 lagunek jokatu zuten aldi berean gure jokoan. Ondo irten bazen, aurrez ondo prestatu ginelako izan zen.,

Aldibereko konexio kopuru altu hau ez da normalean Egunean Behinen izaten dugun konexio patroia, non egun guztian zehar konektatzen den jendea. Azpiegitura eta aplikazioa, horretarako dago berez egokitua.

EB partiden distribuzioa egun normal batean

Baina zuzeneko baten patroia diferentea da guztiz. Horrelako sistemek nahiko azkar kolapsatzeko joera izaten dute, sarri ikusi ahal izan dugu kontzertuetarako sarrerak erosteko, notak kontsultatzeko edo txertoa hartzeko txandak hartzeko uneetan; mundu guztia aldi berean konektatu eta sistema goitik behera blokeatzea nahiko arrunta da.

Erronka honi aurre egiteko egokitu behar izan genuen sistema. Sistema hau eta jarraitutako bidea azalduko da artikuluan, mugikorreko aplikazioari sostengua ematen dion azpiegituretan zentratuta. Irakurtzen jarraitzeko, beraz:

Baina ondorioak hona ere ekarriz, hara zer ikasi dugun: Hartutako eskarmentua handia izan da eta garrantzitsuena ateratako ondorioak dira, hemen labur labur azalduta:

  • Txiki hasi gaitezke, baina handitzeko prest izan behar gara.
  • Erabakiak hartu aurretik, neurtu, eta hartutakoan, neurtu, eta tartean neurtu, eta badaezpada, neurtu.
  • Aldaketa txikiak egin eta ahal den neurrian isolatuta frogatu.
  • Aplikazioaren diseinu garaian saiatu eragiketa astunak detektatzen eta ahal dela konponbide bat aurkitzen.

 

Erantzun

Sartu