Teknologia albisteak

Euskarari lotutako ekintzailetza digitalaren bideragarritasuna aztertzeko proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
2021-02-01 : 10:05

Deusto Business School delakoak (Deustuko Unibertsitateko adarrak) eta CodeSyntax-ek lankidetza hasi dute, DBSko ikasle talde batek gradu amaierako lana egiteko. Euskararen munduari lotutako ekintzailetza digitaleko ekimenek duten bideragarritasuna aztertzea du helburu lankidetzak.

Ikasleak gradu ikasketa bikoitza egiten ari dira DBS-n, Zuzenbidekoa eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa (MBA bat, esan ohi den bezala). CodeSyntax-en aldetik, enpresaren esperientzia jarriko da ikasleen esku: gure enpresak euskarazko proiektu digital ezagun asko garatu ditu, horien artean, Egunean Behin eta Mendiak aplikazioak; kudeaketa mailan CMS eleanitzak eta ERP euskaratuak ere bai; eta ekarpen garrantzitsua egin die, halaber, tokiko hedabideentzako plataforma digitalei: Tokikom taldeko hainbati, adibidez.

Lankidetza mota honi esker, ikasleek informazio eta komunikazio teknologietan sakontzen dute, teknologia ez ezik, bere aplikazioak eta potentziala, abantailak, aukerak eta negozioaren balizko balioa aztertuz, baita erakundeetan duen eragina eta negozio eraldaketa ere.

Bost laguneko ikasle taldea da 2021ean proiektu honetan inplikatuko dena: Asier Azpeitia, Julia Galarraga, Ihintza Iturri, Ane Larrea eta Ioritz Zalakain.

Erantzun

Sartu